Alaitz Amundarain (BDZ-Gasteiz): “Ilegala da Jerusalemen egin nahi duten tranbia”
Bihar, otsailak 22, CAFek Jerusalemen aurrera eraman nahi duen proiektuaren aurkako kanpaina aurkeztuko da Ordizian.
Bihar, otsailak 22, BDZk prentsa-aurrekoa burutuko du Ordiziako Barrena jauregian, CAFek Jerusalemen aurrera eraman nahi duen tranbia proiektuaren aurkako kanpaina aurkezteko. Honen inguruan mintzatzeko BDZko kidea den Alaitz Amundarain izan dugu Hizpidean.
Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak dinamikaren baitan egunera arte, bereziki boikota indartu izan dela azaldu digu, baina oraingoan, hurbiletik ukitzen gaituen kasua datorrela, izan ere, Beasainen egoitza daukan CAF enpresak Jerusalemen eraiki nahi duten tranbiaren obraren lizitazioa lortu du.
Tranbiaren obraren ilegaltasunaz mintzatu da, baita honek palestinar herriari eragingo liokeen moduez ere. Hala Bidio eta BDZren artean elkarlanean burututako bideoa ere aipatu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!