Alaitz Amundarain (BDZ): “Adieraziko dugu Euskal Herrian sionistak ez dira ongi etorriak, Israelgo estatua palestinarren eskubideak zapaltzen ari da, okupatzen, kolonizatzen eta Apartheida egiten”
Gasteizko BDZ mugimenduak elkarretaratzea deitu du gaur 19.00etan Andra Mari Zuriaren plazan, Maccabi taldearen etorrera salatzeko.
Beste urte batez, Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldeak Gasteizen dauka Euroligako zita eta, noski, internazionalistentzat ere deialdia agertu da salaketarako. Israelgo erregimen sionistaren zuriketa tresnak salatzeko, Gasteizko BDZ, Boikot Desinbertsio eta Zigorren taldeak elkarretaratzea deitu du gaur, Azaroaren 4ean, Andra Mari Zuriaren plazan biltzeko arratsaldeko 19.00etan.
Maccabiren partidua bihar izango da, ostiralean. Eta bertaratuko direnei ere dei egin die BDZ mugimenduak, Palestinaren aldeko aldarriak zelairatu eta Maccabiko kideei ongi etorriak ez direla adierazteko.
BDZ mugimenduko Alaitz Amundarain izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu, motzean, Israelgo erregimenaren normalizaziorako erabiltzen dituzten taktika ezberdinak, tartean Maccabi Tel Aviv taldea. Protestarako dei ere egin du, noski.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Alaitz Amundarain (BDZ): "Adieraziko dugu Euskal Herrian sionistak ez dira ongi etorriak, Israelgo estatua palestinarren eskubideak zapaltzen ari da, okupatzen, kolonizatzen eta Apartheida egiten"00:09:04
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!