Ahotsak.com ZAHARRAK BERRIn
Gaur Euskal Herriko ahozko ondarea biltzen eta zabaltzen duen proiektu bat jorratzen dugu ZAHARRAK BERRIn. Ondare inmateriala biltzeak berebiziko garrantzia dauka kulturaren ezagupenean eta historian, eta gaur egungo euskarri teknikoez baliatuz, oraindik bizirik dirauen ondare inmateriala gordetzeko ekinean daude Ahotsak proiektuko kideak. Haien artean Asier Sarasua daukagu, eta berarekin hitz egin dugu proiektu honen nondik norako guztiak azaldu ditzan.
Ondare inmaterialaz gain, ondare materiala ere izan dugu gure historiaren saioan. Alde batetik, Jaione Agirre gure kolaboratzaileak, hilabetean behin egiten duen bezala ibilbide historiakoak proposatzen dizkigu gure herriko historia eta ondarea ezagutzera emateko, eta aste honetan O
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!