Greba egingo dute ikus entzuneko teknikariek abuztuaren 5ean
Hiru greba egun deitu dituzte ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek. EAEko hiriburuetako jaietan deitu dituzte greba egunak, eta Gasteizen kasuan abuztuaren 5erako iragarri dute greba. Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek babestu dute greba deialdia.
Bilbon egindako agerraldian, EUKI patronalaren “utzikeria” salatu dute, eta lan baldintza duinak exijitu dizkiote patronalari. EAEko hiriburuetako jaietan greba egun bana deitu dute. Lehenengoa abuztuaren 5ean izango da Gasteizen, bigarrena abuztuaren 14an Donostian eta azkenengoan abuztuaren 26an Bilbon.
Azaldu dutenez, elkarte, sindikatu eta kolektibo ezberdinek haien aldarrikapenak babestu dituzte. Horien artean Gasteizko Txosnak, Donostiako Piratak eta Bilboko Konpartsak daude, eta, zentzu horretan, abuztuaren 5ean ez da kontzerturik egongo Gasteizko Txosnetan. Aipatutako kolektiboek sektorearen problematika eta prekarietatea lehen eskutik ezagutzen dute, eta horregatik bat egin dute teknikarien egindako aldarrikapenekin: “batasun horrek erakusten du jai duinak defendatzeko langileen eskubideak defendatu behar direla derrigor”, adierazi dute.
Langileentzako lan baldintza duinak negoziatzeko, elkarrizketei ekiteko eskatu diote patronalari. “Kultura ezin da esplotazioaren sinonimoa izan”, ohartarazi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
