Izarran gaurko ezarrita zegoen etxegabetzea etetea lortu dute
Herritarren antolakuntza eta lanari esker, lau adin txikiko dituen familia bere etxean geratuko da. Alokatzailea eta familia akordio batera heldu dira.
Gaurko ezarrita zegoen Izarrako familia baten etxegabetzea gelditzea lortu dute. Lau adin txikiko dituen familiak denbora zeraman adostutako alokairua ordaintzen, eta etxejabeak egun batetik bestera akordioa arbitrarioki aldatzea erabaki zuen. Salatu dutenez, jabea familiaren zaurgarritasun egoeraz baliatu da familia presionatzeko eta etxetik alde eginarazteko. Familia migrante eta arrazializatuek sistema kapitalistaren ondorioak pairatzen dituztela seinalatu dute. Kasu honetan “filtro arrazistak jasan dituztela” azpimarratu dute Izarra eta Gorbeialdeko herritarrek.
Gauzak horrela, “herritarrek familiari babesa adierazteko antolatu direlako eta etxebizitzaren aldarria ozen aldarrikatu dutelako” etxegabetzea etetea lortu dute. Izarra eta Gorbeialdeko herritarrek azaldu dutenez, alokatzailearen eta alokatuen arteko akordio bat sinatzea lortu dute, eta familia bere etxean geratuko da.
Kaleratzea gelditzea lortu duten arren, adierazi dute Izarran gertaturikoa ez dela kasu isolatu bat, eta “sistema kapitalistaren atzaparren erruz bizitza duina izateko aukera gabeko milioika pertsona daudela”. Kasu honekin, landa eremuko etxebizitzaren arazoa agerian geratu dela azaldu dute. Foru Aldundiaren utzikeria seinalatu dute, herrietara baliabide sozial oso eskasak bideratzen baititu.
Etxebizitzaren arazoarekin bukatzeko, “negozioa ekuaziotik” ateratzea ezinbestekoa dela eta eskubide unibertsal izan dadin borrokatzeko beharra dagoela aldarrikatu dute Izarra eta Gorbeialdeko herritarrek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
