Gehiengo sindikala lortu du Mercedesen akordioari uko egin zion blokeak
ELA, LAB eta ESK sindikatuek langileen batzordearen gehiengoa lortu dute. Uztailean zuzendaritzarekin akordioa sinatu zuen blokeak ordezkariak galdu ditu.
Mercedes Benz lantegian joan den udan hitzarmena errefusatu zuen bloke sindikalak (ELAk, LABek eta ESK-k) ostegun honetan hauteskunde sindikaletan lortutako emaitzekin, akordioa sinatu zutenak gainditu dituzte (UGT, CCOO, Ekintza eta PIM).
Langileen % 87,5ek parte hartu du bozketan. ELAk 9 ordezkari lortu ditu; UGTk 6; LABek 5; CCOOk 4; ESKk 4 eta Ekintzak 1 eta PIMek 1.2018ko azaroan egindako azken hauteskundeetan UGTk irabazi zuen 7 ordezkarirekin, ELAk adina; CCOOk eta LABek 4 kide lortu zituzten; eta Ekintzak, PIMek eta ESK-k 3 ordezkari, hurrenez hurren. Orduan 31 pertsonak osatzen zuten batzordea, orain 29k, langile gutxiago daudelako.Batzordearen buru ELAko Igor Guevara izan da.
UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuek osatzen duten blokeak, aurretik gehiengoa zuenak, multinazionalaren zuzendaritzarekin hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa sinatu zuen iragan uztailean, urte eta erdiko negoziazio eta bederatzi egunez ekoizpena gelditu zuten greben ondoren. Langileen % 57k babestu zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!