Sumendi espazioa auzoaren arnasgunea izateko lanean jarraituko dute judimendiko gazteek
Azaroaren 23tik abenduaren 5a arte eskaintza zabala eskaini zuten Judimendiko gazteek, antolaturiko bi asteko ufadan. Aurrera begira Sumendiren proiektua indartu eta auzokideekin harremanak sendotzeko baliatu dute ekimena. Nahiz eta Ertzaintzak azaroaren 27an espazioa desalojatu eta ateko sarraila aldatu zuten, auzoko gazteek berriro ireki dute espazioa egitarauarekin aurrera egiteko. Orain, Sumendiren aldeko babes kanpaina abiatu dute.
