• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > 18 hilabeteko zigor eskaera 2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik

18 hilabeteko zigor eskaera 2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik

 2 ekaina, 2021  through Alea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude 18 hilabeteko zigor eskaera 2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik sarreran

Asteazken honetan, pertsona bat epaituko dute Gasteizen agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak egotzita, 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeagatik. 9:30ean elkarretaratzea deitu du Eskubide Sozialen Kartak. through Alea.eus

18 hilabeteko zigor eskaera 2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik

2020ko urtarrilaren 30ean lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko greba orokorra deitu zuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Milaka langile eta herritar mobilizatu ziren deialdiarekin bat eginez, baita Gasteizen ere.

Azken hilabeteetan, grebalariek isun ugari jaso dituzte, eta hori “aldaketa soziala kriminalizatzeko saiakera” baten barruan kokatu du Eskubide Sozialen Kartak. “Gure lan eta bizi baldintzak pobretu eta prekarizatzen dituztenek etxean, isilik eta otzan nahi gaituzte”, salatu dute. “Ez da onargarria eskubide sozialen alde dauden herritarrak zigortzea, kapitala pertsonen bizitzaren gainetik jartzen dituztenekin akordioak egiten diren bitartean”.

Epaiketa

Testuinguru horretan, jasotako isunei epaiketa bat gehituko zaie. Izan ere, asteazken honetan, ekainaren 2an, grebalari bat epaituko dute Gasteizen, agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak egotzita, ustez greba orokorraren egunean gertatutako istiluetan parte hartzeagatik. Fiskaltzak 18 hilabeteko kartzela zigorra eta kalte-ordainak eskatzen dizkio.

Eskubide Sozialen Kartak jakitera eman duenez, pertsona hori ez zuten egun horretan identifikatu, ezta atxilotu ere. Horren aurrean, epaituko duten pertsonari “babes osoa” emateko eta bere absoluzioa eskatzeko, elkarretaratzea deitu dute, 9:30ean Gasteizko epaitegien aurrean. “Irmoki salatzen dugu errepresioa eta askatasun politikoen aurkako epaiketa honek dakarren eraso larria”, salatu dute.

Azkenik, “lan, pentsio eta bizitza duinen alde” mobilizatzen jarraituko duela ohartarazi du Eskubide Sozialen Kartak, eta bere “babesik eta eskerrik beroenak” helarazi dizkie grebalari guztiei.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← ARGAZKI GALERIA | Biktimen Oroimenezko Zentroaren ikuspegi “baztertzailea” salatu du Memoria Osoa sareak haren inaugurazioan
[:es]Denuncian el juicio y petición de 18 meses de cárcel para un huelguista →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT