• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko erronkari helduko diote Euskal Herriko bederatzi gaztek

Zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko erronkari helduko diote Euskal Herriko bederatzi gaztek

 12 azaroa, 2020  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko erronkari helduko diote Euskal Herriko bederatzi gaztek sarreran

Gaur abiatuko dute "Gaztealdia" ekimena Euskal Herriko bederatzi gaztek; azaroaren 12tik 19ra, Euskaraldiaren atarian, euskara hutsean biziko dira. Gazteen aktibazioarekin, euskararen erabilera determinatzen duten faktoreak identifikatu eta ikustarazi nahi dituzte. Xabi Karril da bederatzi gazte horietako bat, Gasteiztik heldukomdio erronkari.

Xabi Karril lasartearra da “Gaztealdia” ekimenean parte hartuko duen 9 gazteetako bat. Gasteizen helduko dio zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko erronkari | Argazkia: Hala Bedi

Lortuko al dute Euskal Herriko txoko desberdinetako bederatzi gaztek, zortzi egunez euskara hutsean bizitzea? Galdera horri erantzuna eman nahi diote “Gaztealdia” ekimeneko kideek. Gaurdanik eta azaroaren 19a bitarte euskara hutsean bizitzeko erronkari helduko diote bederatzi gaztek.

Errealitate soziolingustiko desberdinetako gazteak dira ekimenean parte hartuko dutenak: Sodupe, Lasarte-Oria, Tutera, Zornotza, Deustu, Plentzia, Iruñea, Donibane Lohitzune eta Urepeleko gazteka batu dira. 2015ean Lutxo Egiak egindako ariketa batean oinarritu  dira, hilabete batez euskara hutsean bizitzeko eta hautua egin zuen Egiak.

🗣️ Hona hemen Gaztealdian parte hartuko dugun 9 gazteak. Euskal Herriko eremu geografiko eta errealitate soziolingustiko desberdinetakoak denak, eta asmo bakarra: euskaraz bizitzea. pic.twitter.com/g0hJZCFYPk

— Gazte Euskaltzaleen Sarea (@Gaztealdia) November 11, 2020

Ekimena burutzeko data ere ez dute ausaz aukeratu, Euskaraldiaren testuingurua baliatu nahi izan dute ekimena aurrera eramateko. Euskaraldia bezalako herri ekimen masiboetan gazteen parte hartzea kuantitatiboa ez ezik kualitatiboa izatea ere nahi dute: “Ahots propioz hitz egitea. Pauso bat aurrera eman eta euskaraz bizitzeko nahi horretan sakontzea. Gaur nahi bat dena bihar errealitate izan dadin landan hastea”.

Gasteizen ere arnasugune bila

Xabi Karril lasartearra da gazte horietako bat. Gasteizen ikasten du Xabik eta Gasteizen helduko dio zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko erronkari. Euskararen normalizatzerako bidean oztopoak eta bidelagun izan daitezkeen faktoreak zeintzuk diren azaleratzea du helbru Xabik ekin berri dion egitasmoarekin.

“Gaztealdia” ekimean aurkezten ere aritu da Xabi. Arrosa Sareko Zebrabidea irratsaioan ekimenaren nondik norakoak sakonean azaldu zituen, esteka honetan dago elkarrizketa entzungai.

Helburu argia

Bederatzi egunez euskara hutsean bizitzea lortu edo ez lortzeaz harago, helburu argia bat du “Gaztealdia” ekimenak: “Euskararen erabilera determinatzen duten faktoreak identifikatzea eta ikustaraztea”. Faktore horiek guztiak jarri nahi dituzte mahaigainean eta horien inguruan eztabaidatu.

Herri-proiektu bat oinarri

Euskal Herriko gazteak euskaraz bizitzeko hautua egitera bultzatu nahi ditu “Gaztealdiak”, eta “Herri proiektu” bat dute horren funtsa, euskal hiztunei ereun bizitza era “duin” batean garatzeko aukera emango diena.

“Berdinen arteko eta zapalkuntzarik gabeko herri baten eraikuntzaz” ari dira ekimenaren sustatzaileak; azaldu duten bezala, “horrek, ezinbestean, herri euskaldun bat dakar berarekin, euskarak ez baitu beste inoren hizkuntza ez naziorik desagerraraziko, gaur egun gure herrian gertatzen ari denaren kontran”.

 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Lau gazte deklaratzera deitu eta horietako hiru atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak Gasteizen, urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren harira
ARGAZKI GALERIA | Espainiako Polizia Nazionalak atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko mobilizazioa egin zuten atzo →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT