• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Protestak Santiagoko larrialdi zerbitzuen itxieraren aurka eta osasun publikoaren alde

Protestak Santiagoko larrialdi zerbitzuen itxieraren aurka eta osasun publikoaren alde

 14 otsaila, 2022  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Protestak Santiagoko larrialdi zerbitzuen itxieraren aurka eta osasun publikoaren alde sarreran

Kazerolada egin dute Parlamentuan Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuen itxiera salatzeko. Asko dira osasun publikoan, bereziki Araban, murrizketa politikak salatzeko eta kalitatezko arreta aldarrikatzeko herritar zein langileak egiten ari diren mobilizazioak.

Arabako osasungintza publikoa ataka larrian dago. Otsailaren 2az geroztik Santiago Ospitaleak Arabako ESIko langileek bideratutako pertsonen larrialdiak artatzen ditu soilik. Larrialdi zerbitzuetara joaten diren pertsonak, berriz, Txagorritxura bakarrik joan ahal izango dira. Haserre hartu zuten erabaki hori herritar zein langileek: lehenengoen ustez, kalitatezko arretarik ezingo dutelako jaso; langileentzako, Txagorritxuk ez duelako nahikoa jende izango kontsulta guztiei erantzuteko.

Ehunka lagun mobilizatu ziren larunbatean Gasteizen, Arabako ESIko langileekin batera, Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuen itxiera salatzeko, Osasun Publikoa Aurrera plataformak deituta. Gaur kazerolada egin dute Parlamentuan.

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, bestalde, greba egunak deitu dituzte: Lehen Arretan otsailaren 25ean eta Osakidetza osoan otsailaren 28an. Arabako Lehen Arretako langileek hainbat lanuzte eta mobilizazio egin dituzte azken hilabeteetan, bizi duten “egoera penagarria”, murrizketa politika sistematikoak eta osasungintza publikoaren aurkako neurriak salatzeko.

Otsailaren 26an ere deialdi garrantzitsua egin dute sindikatuek osasun-zentroetako kalitatearen alde: manifestazioak deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetan. Gasteizen 12:00etan hasiko da Andra Mari Zuriaren plazan, “Hasta aquí hemos llegado osasun publikoan, por unas condiciones laborales dignas” lelopean.




 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Torturaren aitortza exijitzeko manifestazioa Gasteizen, torturaren aurkako egunean
Xabi Iturriza (Trebiñu Araba da): “Bozkatzera deitzen gaituzte, benetan ordezkatzen ez gaituzten agintariak aukeratzeko.” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT