Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Sofia García:«Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen ditu zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan, horixe da apartheid krimena; eta CAFek, zeharka, etekina ateratzen dio Giza Eskubideen urraketa horri»
Uhintifada: Sofia García:«Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen ditu zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan, horixe da apartheid krimena; eta CAFek, zeharka, etekina ateratzen dio Giza Eskubideen urraketa horri»
10 urria, 2022UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Sofia García:«Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen ditu zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan, horixe da apartheid krimena; eta CAFek, zeharka, etekina ateratzen dio Giza Eskubideen urraketa horri» sarreran
Uhintifada 438: Otsailean Amnesty International erakundeak Isaelgo estatua apartheid erregimena dela salatzen duen txostena kaleratu zuen. Argitalpena 2017an abiatutako ikerkuntza lan luze eta neketsu baten emaitza izan zen. Ikerketa horretan bildu zuten dokumentazioak agerian utzi zuen ordurako Palestinako zein nazioarteko beste eragile askok duela urte askotatik salatzen zutena: Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen dituela, zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan egiten duela, eta hori apartheid krimena dela.
Otsailean Amnesty International erakundeak Isaelgo estatua apartheid erregimena dela salatzen duen txostena kaleratu zuen. Argitalpena 2017an abiatutako ikerkuntza lan luze eta neketsu baten emaitza izan zen. Ikerketa horretan bildu zuten dokumentazioak agerian utzi zuen ordurako Palestinako zein nazioarteko beste eragile askok duela urte askotatik salatzen zutena: Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen dituela, zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan egiten duela, eta hori apartheid krimena dela. Amnesty Internationalek argitaratutako txostena ez da palestinarren giza eskubideen aurkako krimen sistematiko hori salatzen duen lehena, baina erakundeak duen ibilbide eta itzal handiagatik, aurrekaririk gabeko oihartzuna izan du nazioarteko iritzi publikoaren aurrean.
Txosten horren edukiaren mamia aztertzeko Sofia García izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. García Amnesty International erakundearen koordinatzailea da Euskadin eta bere jardunean azaldu digu zein diren apartheid krimena aintzat hartzeko irizpide tekniko eta legalak. Haren esanetan, Israelek irizpide horiek guztiak betetzen ditu eta horregatik, apartheid erregimentzat har dezakegu. Azaldu digu, halaber, nolakoa izan den txostena egiteko prozedura, eta zer dela eta luzatu den hainbeste denboran dokumentazioa biltzeko prozedura, izan ere, elementu asko aztertu behar izan dituzte, legeditik hasita populazio palestinarra baztertzen duten azpiegutura edo hirigintza proiektuetara. Bestalde, estatu bat apartheid erregimentzat izendatzeak ekar ditzakeen ondorio sinboliko, politiko eta legalei buruz ere mintzatu zaigu, eta ohartarazi du gero eta estatu-gobernu eta nazioarteko erakunde gehiagok apartheid estatutzat daukatela Israel. Haren esanetan, hori desinbertsio eta ondorio ekonomikoak eragiten ari da. Gainera, salatu du Israelgo erregimea txostena kalera ez zedin saiatu zela, eta behin argitaratuta, erakundea desletigimatzen ahalegindu zela.
Bestetik, Gipuzkoako CAF trengintza enpresari dagokionez, salatu du apartheidaren azpiegitura horien eraikuntzan parte hartzen ari dela, eta zeharka, Israelek burututako Giza Eskubideen urraketa horiei etekina ateratzen ari zaiela. Izan ere, Beasaingo konpainiak Israelen duen bazkidea, Shapir enpresa, dagoeneko NBEren zerrenda beltzean dago, Palestinako okupazioarekin aberasteagatik. Gauzak horrela, gonbidatu du CAF proiektu horretatik erretiratzera.
Uhintifada: Sofia García:«Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen ditu zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan, horixe da apartheid krimena; eta CAFek, zeharka, etekina ateratzen dio Giza Eskubideen urraketa horri»
??:??:??
10 15
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.