Joan Zikutara: JZ 2X13 (2021/02/20): obario polikistikoaren sindromea ulertzen, kontentzio mekanikoak aztertzen eta alergien sintomak murrizten.
Gaurkoan Desinfoxikatzen tartean askok ezagutzen duten sindrome batetaz hitz egingo dugu, obario polikistikoaren sindromea. Hainbat polemika sotu dituen sindrome honek galdera asko sortu dizkigu eta hauei erantzuten saiatu gara: zertan datza? Zergatik da hain ohikoa? Tratamendurik behar al du?
Ondoren, gure erreferentziazko psikiatra dan Aitzol gurekin izan dugu. Oraingoan martxan dagoen ikerketa baten harira kontentzio mekanikoen eztabaida ireki du eta neurri honek sortzen dituen dudak argitu dizkigu.
Amaitzeko, jakin izango duzue laister udaberria datorrela; eguzkia, loreak.. eta polena. Ortentxi eta Maria Luisa berriro elkartu dira eta eurek alergiei aurre egiteko aholkuak ekarri dizkigute.
-
Joan Zikutara: JZ 2X13 (2021/02/20): obario polikistikoaren sindromea ulertzen, kontentzio mekanikoak aztertzen eta alergien sintomak murrizten.??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!