Joan Zikutara: JZ 2X12 (2021/02/13): We are back! Gaurkoan urdailerako babesleak, barizeak eta gure izaera gehiago ezagutzeko genetikaren oinarriak.
Bueltan gara eta berriz ere eskura dituzue Joan Zikutara programako azkeneko podcastak!
Hasteko Desinfoxikatzen tartean urdaileko babesleak bezala ezagunak diren farmakoetaz ari gara: benetako babesleak al dira? Hainbeste erabili behar al dira?
Jarraian Ortentxi eta Maria Luisa kalean topatu dira. Hauek aspaldi elkar ikusi barik egonda ere azkenaldian biek kezkatzen bera izan dute, barizeak. Euren eskutik jakingo ditugu
hauei aurre egiteko gomendioak.
Amaitzeko Ba al zenekien tartean friki jarri gara eta genetikaz aritu gara. DNA eta material genetikoaren informazioa nola gorde eta moldatzen den azaldu dugu. Ezetz asmatu zenbateko DNA-a konpartitzen duten aza batek eta gizakiak…
-
Joan Zikutara: JZ 2X12 (2021/02/13): We are back! Gaurkoan urdailerako babesleak, barizeak eta gure izaera gehiago ezagutzeko genetikaren oinarriak.??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!