Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > «Eguneroko harreman estu bat dago EAJ, euskal polizia, eta Israelgo estatua normalizatzeko estrategiaren artean; hortaz, ez da harritzekoa Bilboko eraso sionistak inpunitate osoz gertatu izana»
Uhintifada: «Eguneroko harreman estu bat dago EAJ, euskal polizia, eta Israelgo estatua normalizatzeko estrategiaren artean; hortaz, ez da harritzekoa Bilboko eraso sionistak inpunitate osoz gertatu izana»
16 maiatza, 2022UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude «Eguneroko harreman estu bat dago EAJ, euskal polizia, eta Israelgo estatua normalizatzeko estrategiaren artean; hortaz, ez da harritzekoa Bilboko eraso sionistak inpunitate osoz gertatu izana» sarreran
Maiatzaren 6tik 8rako asteburuan Hapoel Holon saski baloi talde israeldarrak Bilbo bisitatu zuen eta harekin batera 500 jarraitzaile inguruk. Hooliganak nabarmendu egin ziren Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko karriketan zehar. Bertan auzokideak mehatxatu eta Palestinako banderak zituzten establezimenduak erasotu egin zituzten. Gertaera horiek analizateko Bizkaiko BDZ taldeko kide bat izan dugu solaskide aste honetako atalean, Shaila.
Maiatzaren 6tik 8rako asteburuan Hapoel Holon saski baloi talde israeldarrak Bilbo bisitatu zuen eta harekin batera 500 jarraitzaile inguruk. Hooliganak ostiral goizetik hasi ziren Alde Zaharreko karriketan zehar kalejira probokatzailean, mugimendu sionistaren banderak erakutsiz, zalaparta ateraz eta jarrera mehatxagarrian. Nolanahi ere, han-hemenka jarritako hamaika pankarta eta pintaketek erakutsi zieten bisitariei ez zirela ongi etorriak. Hurrengo orduetan bisitari gogaikarrien aurkako protestaldiak antolatu ziren eta auzoko taberna eta establezimendu askok Palestinako banderak paratu zituzten atarietan sionisten aurkako gaitzespena adierazteko. Tentsio momenturik gorenenak igandean izan ziren, hooliganak baimenik gabeko manifestazioan Alde Zaharrera abitatu zirenean. Segizioa bandera palestinarrak zeramatzaten auzokideak erasotu eta bidean topatzen zuena birrintzen hasi zen. Bereziki, atean Palestinako bandera eskegita zuen Amets tabernarekin tematu ziren, hango altzariak jaurti eta establezimenduko zein inguruko atarietako kristalak txikitu egin zituzten. Suntsipen festa horren emaitza: bi atxilotu, baina ez erasotzaileen artean, auzoa defendatzen ari ziren herritarren artean baizik.
Gertaera horiek analizateko Bizkaiko BDZ taldeko kide bat izan dugu solaskide aste honetako atalean, Shaila. Ekintzaileak, eraso faxista horien lekuko zuzena izanik, gertaeren kontaketa egin digu. Bere jardunean hausnartu du sionistak kolonizazio-kode batzuen arabera aurkezten direla munduan, supremazismo eta arrazakerian oinarrituak; eta salatu du erakutsi zuten dohainiko bortizkeria horren aurrean poliziaren presentzia hutsaren hurrengoa izan zela, eta agertu direnean erasotzaileak babesteko izan dela. Kritikatu du poliziak eta Bilboko Udalak legitimatu egin dituztela eraso horien egileak eta hori ere auzokideen aurkako bortizkeria mota bat izan dela. Bere esanetan, normalizatutako harreman bat dago EAJ, euskal polizia eta Israelgo irudiaren zuriketarako estrategiaren artean, beraz ez da harritzekoa Bilboko erasoak inpunitate osoz gertatu izana.
Bestalde, erasoak eta administrazioaren utzikeria salatzeko prentsa agerraldia burutu dute eta bertan iragarri dute kaltetuei eta atxilotuei laguntzeko erresistentzia kutxa bat antolatu dutela, Udalaren partetik ez baitute inongo laguntzarik jaso.
Azkenik, ondorioztatu du gertaera horiek mahai gainean jarri dutela Israelgo bortizkeria; eta gizarte mugimenduaren erantzuteko, antolatzeko eta elkar zaintzeko gaitasuna erakutsi dutela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.