Uhintifada: Daniel Lobato: «Israelgo erregimena saiatzen ari da ahalik eta gehien murrizten nazioartekoen sarrera, aparheidaren menpe bizi den populazio palestinarraren testigantza jaso ez dezaten»
Uhintifada 439: Azken hilabeteotan goraka egin dute modu kezkagarrian Israelgo armadaren ekintza errepresiboek Zisjordanian eta, testuinguru horretan, aste honetako atalean Nablusera jo dugu telefono bidezko elkarrizketan, bertan baitabil Unadikum erakundeko brigada bat. Daniel Lobato brigada horretako koordinatzailea izan dugu solaskide gure mikrofonootan.
Azken hilabeteotan goraka egin dute modu kezkagarrian Israelgo armadaren ekintza errepresiboek Zisjordanian eta, testuinguru horretan, aste honetako atalean Nablusera jo dugu telefono bidezko elkarrizketan, bertan baitabil Unadikum erakundeko brigada bat. Daniel Lobato brigada horretako koordinatzailea izan dugu solaskide gure mikrofonootan. Palestinaren aldeko ekintzaile eta Uhintifadako kolaboratzaileak azaldu digu brigadak helburu bikoitza daukala; batetik, nekazari palestinarrei olibaren uzta garaian laguntza eta babesa ematea, sasoi horretan kolono juduen mehatxuak eta jazarpena pairatu ohi dituztelako; eta bestetik, ibilbide politikoa egitea, Palestinako gizarte mugimenduko erakundeekin bildu eta okupaziopean bizi diren hiritar palestinarren testigantzak jasotzeko. Bere jardunean kontatu dizkigu nazioarteko ekintzaileek zein diasporako palestinarrek Palestinako eremuetan sartzeko pairatzen dituzten oztopo eta zailtasunak, eta nola zailtasun horiek areagotzen ari diren azken garaiotan, apartheid legediak okupaziopean dauden eremuetan mugikortasuna mugatzen duelako. Izan ere, brigadan parte hartzekoak ziren hainbat lagun Tel Aviveko aireportuan gelditu eta deportatu egin zituzten. Kontatu digu, halaber, okupazio erregimenak bidaia hauek koordinatu ohi dituzten erakunde palestinar gehienak ilegalizatu eta terrorista izendatu dituela, eta horrek oraindik zailagoa egin dituela brigada hauetako antolakuntza lanak. Ilegalizazio horiek okupazioaren aurkako edozein erresistentzia antolatu mota desmobilizatzeko eta deusestatzeko estrategia israeldarraren baitan kokatu ditu. Bestetik, kontatu digu Nabluseko egoera bereziki larria dela, bertan gatazka latzak daudelako erresistentzia eta okupazio indarren artean; eta arreta deitu du Israelgo armadak darabilzkien errepresio baliabideen sofistikazioaren gainean, izan ere, gero eta teknologia tresna garatuagoak erabiltzen dituzte bertako populazio palestinarra kontrolatzeko. Salatu du Palestina telkologia militarrerako laborategi bilakatzen ari dela, eta bertan probatzen direla gerora gure herrialdeetara esportatuko diren teknika errepresiboak. Azkenik, brigadista izateak suposatu dion esperientzia pertsonala ere kontatu digu, izan ere, eurekin elkarlanean dauden erakundeetako informazioa biltzeaz gain, Palestinako jendearen erresistentzia testigantzak ere euren ahotik jasotzeko aukera izan du.
-
Uhintifada: Daniel Lobato: «Israelgo erregimena saiatzen ari da ahalik eta gehien murrizten nazioartekoen sarrera, aparheidaren menpe bizi den populazio palestinarraren testigantza jaso ez dezaten»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!