• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Pertsonen mugimendua monitorizatuko du udalak, telefonoen seinaleen bidez

Pertsonen mugimendua monitorizatuko du udalak, telefonoen seinaleen bidez

 6 ekaina, 2023  through Alea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Pertsonen mugimendua monitorizatuko du udalak, telefonoen seinaleen bidez sarreran

Turismo Inteligentziarako Sistema izena eman dio Gasteizko Udalak "datu anonimoak" jasoko dituen plataformari. through Alea.eus

Zenbait puntutatik igarotzen diren lagunen %70 detektatu nahi dituzte. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hiriko zenbait puntutan igarotzen diren pertsonen portaera aztertzeko sentsoreak jarriko ditu Gasteizko Udalak. Merkataritza eta turismo eremuetan jarri asmo dituzten sentsore horiekin egunero izaten diren mugimenduak ezagutzeko gai den plataforma osatu nahi du udalak, bisitarien portaera aztertzeko. Turismo Inteligentziarako Sistema izendatu duten plataforma osatzeko 62.000 euro bideratuko ditu instituzioak, Europako Next Generation funtsen kargura.

Sentsore bakoitzak 500 eta 15.000 metro koadro arteko eremua jasotzeko ahalmena izango du. “Sistemak pertsonen gailu mugikorren seinalea hartu behar du, interes guneetan portaera eta errepikapen ereduak detektatzeko”, zehaztu du udalak abiatu duen lizitazio txostenak. “Gailu mugikor bakoitzaren errepikapenak ezagututa, ondoren analisi bat egin ahalko da jakiteko, adibidez, turistak ala egoiliarrak diren”.

Sistema martxan jarriko dion enpresari udalak eskatu dio “gutxienez” puntu horietatik igarotzen diren lagunen %70 detektatu ahal izatea.

Alde Zaharrean eta beste zenbait eremu turistikotan ez ezik, aireportuan, bus geltokian, tren geltokian, Lakuako autokarabanentzako aparkalekuan, Europa Jauregian eta Eraztun Berdean jarri asmo dituzte gailuak.

Sentsoreek 16 GB-eko gaitasuna izango dute, hilabete bateko informazioa gordetzeko adina. 30 segundoan behin informazioa bidaliko diote udalari.

“Parametro desberdinen analisiak eta lortutako metrikak orduz ordu, egunez egun eta hilabetez hilabete egingo dira modu agregatuan, datu anonimoekin lan eginez eta atzemandako pertsonei buruzko informazio pertsonala jaso gabe”, zehaztu du udalak. Bigarren fase batean bisitariei mezuak bidaltzeko aukera aintzat hartu dute udal teknikariek. Bigarren kasu horretan, erregistratutako bisitariei mezuak bidaliko lizkiekete interes puntu batera hurbildu orduko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← [:es]”La movilización va a tener sus efectos en las negociaciones”
Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia egingo du uztailean Errekaleorren →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT