• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Berriak > “Oholtza gurea da”

“Oholtza gurea da”

 30 maiatza, 2018  Erredakzioa InBerriak  Iruzkinak desaktibatuta daude “Oholtza gurea da” sarreran
¿Fiesta? La que te van a dar estas – Gurekin jai duzue

Astero bezala, Arabako Emakumeen Asanbladak beroketa lan feministak egingo ditu Hala Bedin. Gaurkoan, Gasteizen abuztuaren 3tik 9ra oholtzaren gainean topatuko duguna aztertzeko unea da, ikuspegi feminista txertatu nahian.  

Eman play-ari eta musikaz gozatu! Gaurkoan dantza lotuan arituko gara, instituzioak eta alternatiboak bat eginda; zenbatzen hasiz gero… gureak egin du! Andre Maria Zuriaren jaietan eszenatokira igoko diren 83 muskarietatik 13 baino ez dira emakumeak izango. Hortaz, aurrenekoek ez dute Bedintasun Plana beteko eta azkenekoek ez dute feminista gisa lerrokatzeak esan nahi duena ulertu.

Udal-mafia ezkutuko altxorra topatu nahian dabil: zergatik ez dira emakumeak oholtzara igotzen? Jaunak, oso erraza da:  mobida hain zuzen ere,  gizonez josia dagoelako! Gauzen ordenak ezkutuko presioa eragiten du eta zuen ordenak arrotz sentiarazten gaitu ikusgarritasun nabarmena duten boterezko musika-espazioetan, gure autoestimua higatuz eta gure autoexigentzia areagotuz.

Oso ausarta izan behar zara agertokira igotzeko, baita “aliatuen espazioetan” kokatutakoetan jarduteko ere. Izan ere, horietan gaudenean objektu bihurtzen gaituzue eta sexualizatuak izan nahi ez badugu, dagokigun txokoa ikusezinarena dela gogorarazten diguzue.

Zuen gorputz bortitzak eszenatokian errotzen dituzuen bitartean, guk poteak zerbitzatzen ditugu txosnako barraren atzean, burutzen dituzuen erasoak kudeatzeko pentsatutako telefonoko deiez arduratzen gara eta kontzertuko lehenengo lerroaz gozatzen uzten ez diguten eulimandoak uxatzen ditugu.

Honako jaietan 70 matxirulok beraien mezua milaka pertsonari helarazteko bozgorailuak izango dituzte eskura. Jarrai ezazue programa matxiruleroak atontzen, guztiek ezagutu dezaten jaia ulertzeko baliatzen duzuen eredu patriarkala! Hementxe zuen arazoa eta gure berri ona: zuen jaia bukatu da, musika-panorama emakume sortzaile bikainez betea dago eta irrigarri uzten zaituztete. Eszenatokietan gaude, nahasteko mahaietan, musika produkzioan eta dantzalekuetan. Erne ibili, matxirulo alternatibo edo instituzional, hasi ginenak baino askoz gehiago gara.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← “Tierra adentro”, el último trabajo de Karlos Zurutuza; la odisea comienza antes de embarcar
Sáenz de Santamaría insta a retirar la bandera palestina del Ayuntamiento de Gasteiz →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT