• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Montauk taldeak disko berria aurkeztu du, “Ingalaterrako laino euritsuetara” hurbilduz

Montauk taldeak disko berria aurkeztu du, “Ingalaterrako laino euritsuetara” hurbilduz

 25 urria, 2018  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Montauk taldeak disko berria aurkeztu du, “Ingalaterrako laino euritsuetara” hurbilduz sarreran

Montauk talde gasteiztarrak lan berria aurkeztu du, zazpi kantuz osatutako Geruzak izeneko disko luzea. Abenduaren 23an aurkeztuko dute Erraia zigilupearen baitan egindako lana Gasteizen, Oihaneder Euskararen etxean eskainiko duten kontzertuan.

 

Montauk taldea 2014.urtean sortu zen Gasteizen, 2016an argitaratuz lehen diska, Bilaketan izenekoa. Diska horretan zantzu amerikarrak sumatzen baziren, oraingoan, berriz, “Ingalaterrako laino euritsuetara” hurbiltzea erabaki dute, ambience-rock formatuan. “Kantu tradizionala oinarrian, baina konponketa berrinterpretatuekin”. 

Erraia zigilupean argitaratutako lan berri honi Geruzak izena jarri diote, “gitarra, sinte eta programazioekin osatutako geruzek laguntzen dutelako kantua”. Zehazki, zazpi kantuk osatzen dute Jimmy Jazz estudioetan Sagasound-en gidaritzapean ekoitzitako azken lan hau.

Gainera, Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek ere parte hartu dute diskoan eta Eneko Ugarteren ilustrazioek osatu dute diskoaren diseinu guztia.

“Hitzen balio literarioak narrazioen espaziora garamatza”, adierazi dute aurkezpenean. Kantautorea da Montauk taldearen oinarria, baina Euskal Kantangitza Berriaren zimenduak dira sustengua. Zentzu honetan, kantagintza herrikoiaren berrinterpretazioa da helburu, kantautorea XXI. mendean. “Sustraiak 60etako euskal kantangintzan dituen zuhaitz polinizatua”.

Lehen kontzertua, etxean

Montauk taldeak eskainiko duen lehen kontzertua Gasteizen izango da, Oihaneder Euskararen Etxean. Dataren berri ere eman dute: abenduaren 23a.

Hartzak hotzez hiltzen bideoklipa

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Esti Redondo (Joxemi Zumalabe): “Bilerak eramateko moduak ere esanahi politiko bat dauka”
Irantzu Lekue renuncia al mural participativo de la Avenida por “presiones directas e indirectas” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT