• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Manifestazioa eta herri eskolak Gasteizen, urriaren 12ko jai egun arrotzean

Manifestazioa eta herri eskolak Gasteizen, urriaren 12ko jai egun arrotzean

 9 urria, 2017  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Manifestazioa eta herri eskolak Gasteizen, urriaren 12ko jai egun arrotzean sarreran

Urriaren 12ko jai egun arrotzak alternatiba ezberdinak izango ditu Gasteizen. Herri eskola bateratuak ospatuko dituzte goizetik Errekaleorren; 13:00etan, manifestazioa egingo dute, Kataluniarekin elkartasunez. Hala Bedin ere normal funtzionatuko dugu eta egunaren jarraipena egingo dugu.

Ekialde institutuko herri eskola bat

Urriaren 12an Espainiako indar armatuen eguna ospatzen dute. Hala ere, ospatzeko ezer ez dagoela uste dutenak asko dira. Hauetako batzuk, ikasleak dira eta aspalditik antolatzen dituzte herri eskolak: ikastola ezberdinetan, denak batera gune batean bilduz… Baina aurtengo testuinguruak beste ezaugarri batzuk ditu, besteak beste, Katalunia eta 78ko erregimenaren gainbehera.

Hori dela eta, herri eskoletaz gain aurten manifestazioa egongo da Gasteizen. “Demokrazia” lemapean sinatutako kartelean ikus daitekeenez, 13:00etan manifestazioa aterako da Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta. Antolatzaileek sare sozialetan iragarri dutenez, manifestazio zaratatsua izango da eta txiribituak edo zarata ateratzeko bestelako elementuak eramateko eskatu dute.

Oraingoan, herri eskolak ez dituzte ikastetxe ezberdinetan ospatuko ikasleek. Ikasle Altxak antolatuta, zentro batera mugatuko dira egitaraua aurrera ateratzeko; gune hori Errekaleor Auzo Askea izango da. Ekitaldia, marxismoa, feminismoa, antiespezismoa eta aisialdia lantzeko tailerrak, herri bazkaria,  asanbladak… egongo dira 10:00etan abiatuko diren eskoletan.  


Hala Bedin ere, normaltasuna nagusi

Urriaren 12an normal funtzionatuko dugu Hala Bedin. Mobilizazioen, herri eskolen eta bestelako ekimenen berri emango dugu sare sozialetan eta webgunean. Irratsaioek ere, normal funtzionatuko dute.

 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Euskararen arnasgunea itoko du Gasteizko Udalak auzoa eraisten badu
Aceros 25 urte: Gauza asko eta, aldi berean, gauza gutxi aldatu direlako →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT