• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Langileen ia %100ak egin du greba Aiala Vidrion eta protestak gogortzea aurreikusi dute

Langileen ia %100ak egin du greba Aiala Vidrion eta protestak gogortzea aurreikusi dute

 22 urtarrila, 2019  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Langileen ia %100ak egin du greba Aiala Vidrion eta protestak gogortzea aurreikusi dute sarreran

Aiala Vidrio enpresako langileak 36 orduko greba egin dute eta batzarrean adostu dute hurrengo mobilizazioak gogortzea lan hitzarmenean hobekuntzak lortzeko.

Aiaraldea.eus bidez

Argazkia: LAB

Pasa den astean iragarritako 4 greba egunetako lehen hitzorduari ekin zioten asteleheneean Aiala Vidrio enpresan. Urtzi Etxebarria ELA sindikatuko ordezkariak azaldu du ekoizpena eta bulegoak guztiz gelditu dituztela grebalariek. “2 langile bakarrik sartu dira bulegoetara” adierazi du sindikatuko kideak.

Horrez gain, langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak bilera egin dute eta, nahiz eta enpresariek hasierako proposamena hobetu duten, Etxebarriak ziurtatu du oso gutxi izan dela: “Langileen aldarrikapenetik oso urrun daude oraindik”.

Gauzak horrela, 36 orduko 3 greba deialdi geratzen dira; urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an eta 10ean. Beharginek batzarrean adostu dute presio neurriak areagotzea.

Ostiralean izango da enpresa eta sindikatuen arteko hurrengo bilera, 11:00etan. Orduan jakingo da negoziazioek aurrera egingo duten.

Astelehenean Ertzaintza egon zen 08:00ak aldera lantegiko sarreran, baina ez da gatazkarik gertatu, LABeko iturrien arabera.

Iragan urtarrilaren 9an egin zuten lehen lanuztea enpresan:

Ernai Aiaraldeako kideek ere bat egin dute langileen aldarriekin:

Aiaraldean lan, bizi eta ikasi nahi dugulako, gazteok Aiala Vidrioko langileekin bat! Prekarietateari ateak itxiz, #EHBizi!#AialaVidrioBorrokan!
Gora langileria! pic.twitter.com/K2SWHOlFK6

— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) January 21, 2019


Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Berri Txarrak, Ikusi Arte
Prestaciones sociales | Certificado de bienes del país de origen →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT