Arabako Arkeologia Objektuak: Elexazarreko tauroboliorako aldare harria
Euskal Herriaren historiaz pixkanaka ikasten goazen heinean, garai batean egiatzat ziren kontuak bazterrean uzten goaz kasu batzuetan. Horrela gertatzen da, Euskal Herrian XX. mendean egiten zen Antzinaroko lurraldeen banaketarekin, zeinetan esaten zen bazela ager izeneko zonalde bat (nekazaritzarako gunea, hegoaldean eta “erromatartua”) eta saltus deitua zen beste bat (atlantiar aldekoa, primitiboagoa eta erromatarren interesetan izan ez zena). Herri txikiak modernoak ez direla esatearen antzeko topikoa da (eta egia ez dena, dakigunez).
Era horretan bada paraje bat Amurrion Elexazar deitua, zeinetan eliza zahar baten aztarnak izango zirelakoan, arkeologoek erromatar garaiko landetxe bat topatu zuten, seguruena familia batena-edo izango zena eta K.o. I eta III. mendeen artean erabilia izan zen. Solairu bakarreko hiru eraikin zituen: bizilekua, animaliak izateko ukuilua (behiak nagusiki) eta tailer bat, zeinen atarian agertu zen aldare harri bat zezen buru bat zeukana.
Aldare harri mota hori erabiltzen zen zezen baten sakrifizioa egiteko, nekazaritzaren babesle zen Zeres jainkosa erromatarren omenez, hark babes zitzan. Ohitura hori Ekialde hurbiletik zetorren eta, beste erlijio batzuek bezala, beste ohitura zaharragoetatik edaten zuen (alegia, Mitraren jarraitzaile ziren erlijioena). Horrek adierazten du, bertan bizi zirenek, Ekialdetik etorritako erlijio bat gurtzen zutela, garaian indarra hartuz joan zena. Ez dakigu bertako jainkorik gurtzen zuten, baina posible zen ere, sinkretismoa edo ohiturak elkartzea ohikoa baitzen garai hartan. Dena den, Amurrio aldean taurobolio baten inguruan Ekialdetik etorritako errituak egiten zituen familia bat egoteak adierazten du, garai hartan ere (alegia duela 2000 urte), bertako pertsonak gu bezalakoak zirela: alegia, beste toki batzuekin harremanak zituztenak, kanpoko “modak” ere jarraitzen zituztenak eta “sofistikatuak”, nolabait esateko. Beraz, inondik inora ere saltusarekin saldu nahi zizkiguten basatiak eta ezagutza gabeak behintzat ez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
