• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Harrika Kolektiboak urtebetetzea ospatuko du ostiralean

Harrika Kolektiboak urtebetetzea ospatuko du ostiralean

 12 apirila, 2023  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Harrika Kolektiboak urtebetetzea ospatuko du ostiralean sarreran

Urtebete egin du Harrikak. Apirilaren 14an ospatuko dute Jimmy Jazzen, artista gonbidatu eta performaceekin.

Argazkia: ALEA

2022ko martxoan sortu zen Harrika, musika elektronikoa eta hainbat adierazpen artistiko sustatzeko helburuarekin. Aniztasuna du jaialdiak abiapuntu: “aniztasuna gure jarduera guztien ardatz nagusitzat hartuta, inguratzen gaituzten espazioetan jai-eredu orokorrean identifikatuta sentitzen ez diren pertsona guztientzat gune bat sortzea erabaki genuen”.

Sortzaileen arabera, “gizon cishetero zuriaren hegemonia” nagusi da musika elektronikoaren munduan. Horren kontra, Harrikan emakume artistak, transak, pertsona ez-bitarrak, queerrak, artista gayak, arrazializatuak eta, orokorrean, sektoreak alde batera uzteko joera duen eszenako profesional guztiak sustatzearen aldeko apustua egiten duela aldarrikatzen dute.

Urtebetean 13 ekitaldi antolatu dituzte: 11 Jimmy Jazz aretoan, bat Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaietan Txapelarri tabernarekin batera, eta beste bat Gasteizko Txosnetako karpan.  Jaialdi horietan osotara 23 artista ezberdin gonbidatu dituzte, bertakoak zein nazioartekoak: Alemaniako, Hungariako, Hebereetako zein Erresuma Batuko artistak, baita Madril eta Bartzelona hirietako DJak ere.

Bi artista egoiliar ditu egun kolektiboak: Villatek eta Santa Klaux. Laster egoiliar berriak izango dituztela ere iragarri dute.

Orain esku artean duten apusturik handiena Zaintza Taldea da. Jaialdietan emakumeek osatutako talde bat egoten da “egoera deserosoei aurre egin eta jaialdian emakumeen zein pertsona queerren erosotasuna eta protagonismoa bermatzeko”.

“Gune segurua izatetik urrun bagaude ere, Zaintza Taldeari esker muga hau geroz eta gertuago daukagu, eta horren alde lanean jarraituko dugu, gizon cisheteroei protagonismoa kendu eta beste jai eredu ezberdinak posible direla demostratuz”, azaldu dute.

Urtebetetze jaialdia apirilaren 14an

Apirilaren 14an urtebeteko ibilbidea ospatuko dute. Horretarako, Harrikaren hasieretan inspirazio iturri izan zuten Madrilgo SKIN taldea izango dute gonbidatu bere bi artista egoiliarrekin: Reitze eta Saint SInner. Gainera, Gasteizko La Enredadera kolektiboarekin elkarlanean Shibari teknikaren auto-lotura performance bat ere egingo da jaialdian. Ostiral honetan izango da Jimmy Jazzen, 01:00etatik aurrera.


Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Ertzainek lau pertsona jarraitu eta jipoitu zituzten larunbatean Zigoitian, gazte asanbladak salatu duenez
Kirol Tabernan lan-jazarpen kasu bat salatu dute →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT