GKSko kide bat epaitu dute, emantzipatzeko ezintasunaren aurka borrokatzeagatik
Gazteen emantzipatzeko ezintasunaren aurkako mobilizazio baten ostean gertatu zen atxiloketa, eta gaur izan da epaiketa. Hamarnaka lagun elkartu dira epaitegiaren aurrean epaitutako gazteari babesa emateko.
Gaur izan da 2024ko martxoaren 30ean atxilotua izan zen GKSko kidearen kontrako epaiketa. Egun horretan GKS Gasteizko kaleetan mobilizatu zen “Emantzipazio ezintasunaren aurka borrokatu!” lelopean. Manifestazioaren ostean, gazte batzuk etxe batera sartu ziren protesta gisa, emantzipatzeko ezintasuna salatzeko. Hainbat lagun gazteek egindako ekintzarekin bat egin eta etxearen kanpoaldean bildu ziren, barruan zeudenei babesa adierazteko. Ertzaintzak oso modu bortitzean jo zuen gazteen kontra, hainbat zauritu utzi eta gaur epaitua izan den kidea atxilo eraman zuten.
Epaiketan, fiskaltzak autoritateari erresistentzia egin izanaren delitua egotzi dio gazteari eta epaiketa sententziaren zain gelditu da. Hemen atxiloketaren irudiak, non argi ikus daitekeen gazteak ez duela inolako erresistentziarik jartzen ertzainen aurrean.
⚠️ Gazte bat bortizki bota du lurrera Ertzaintzak. Gero, lotu eta atxikirik eraman dute. pic.twitter.com/aK9zEU8jhg
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) March 31, 2024
Gaur goizean GKSk kontzentrazioa deitu du epaitegien atarian, kideari elkartasuna adierazi eta egunean egon zen bortizkeria poliziala zein gazte langileek jasaten duten kriminalizazioa salatzeko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
