• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Gasteizko Herri Unibertsitatearen balorazio positiboa egin du Jaikialdiak

Gasteizko Herri Unibertsitatearen balorazio positiboa egin du Jaikialdiak

 24 otsaila, 2020  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Gasteizko Herri Unibertsitatearen balorazio positiboa egin du Jaikialdiak sarreran

Gasteizko Herri Unibertsitatearen edizio berria ospatu zen iragan otsialaren17tik 19ra. Aurreikuspenak gaindituta "problematika desberdinen inguruan hausnartzeko espazio bat" ireki izana positiboki baloratu dute antolakuntzan murgilduta egon diren ikasleek.

Ikasle andana batu dira Herri Unibertsitateko egitarauera | Argazkia: @hara_ba

Iragan astean burutu zen Gasteizko Herri Unibertsitatearen balorazio positiboa egin du jaikialdiak. Otsailaren 17an hasi eta 19ra arte egitarau zabala atera zuten aurrera ikasleek “aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko” helburuarekin.

Hilabeteetan zehar Arabako Kanpuseko ikasle asanblada eta eragile desberdinen lanaren fruitu definitu dute azken edizio honen “antolakuntzaren eraginkortasuna eta ezarritako helburuak erdietsi ahal izana” . Izan ere aurreikuspenak gainditu eta edukiak lantzeko eskatutako ikasgelak txiki geratu dira behin baino gehiagotan, hitzaldirik jendetsuenean 80 lagun elkartzeraino.

Jakintza kritikoa lantzeaz gain elkar ezagutza eta harremanetarako eremu bat izatea ere zuen helburu aurtengo Herri Unibertsitateak. Aisialdi jarduera ugari antolatu dituzte hiru egunez eta hauek ere oso harrera ona jaso dute.

Antolakuntzan aritu diren ikasleek, “zenbakietatik haratago”,  Herri Unibertsitateak problematika desberdinen inguruan hausnartu eta eztabaidak burutzeko espazio bat ireki izana azpimarratu dute.

Behin Gasteizko Herri Unibertsitatea bukatuta Herri Unibertsitate Nazionalaren txanda heldu da, datorren otsailaren 26 eta 27an Leioako Kanpusak hartuko duen edizioa. Bien bitartean  Gasteizko Herri Unibertsitatearen edizio berri bati begira daude dagoeneko Jaikialdiko kideak: “Datorren urteari begira gure indargune eta ahulguneak aztertzea dagokigu, hobetzen jarraitu ahal izateko”.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Catalunya | Actualidad política a las puertas de unas elecciones excepcionales
Juan Guaidó-ren ordezkariarekin elkartu da Iñigo Urkullu Lehendakaria gaur goizean →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT