• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > 82 urteren ostean, Araba berria memoriatik eraikitzera

82 urteren ostean, Araba berria memoriatik eraikitzera

 18 uztaila, 2018  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude 82 urteren ostean, Araba berria memoriatik eraikitzera sarreran

1936ko uztailaren 18ko kolpe faxistatik 82 urte bete direnean, ekitaldi bateratua egin dute ezkerreko hainbat alderdik elkarte memorialista ezberdinen babesarekin. Gure kaleetan oraindik sinbologia frankista dagoela eta hainbat hiltzaile ez direla epaituak izan gaitzetsi arren, Gasteizen aurrerapausoak eman direla onartu dute, hainbat elkarte memorialisten babesa izan duen oroimen ekitaldian.

Espainiako Gerra Zibila 1936. eta 1939. urteen artean izan zen arren, 1936ko uztailaren 18an Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka. Gerra hori bultzatu zuten aldeek Altxamendu Nazionala, matxinada faxista edo Gerra Nazional-Iraultzailea deitu izan diote. Elkarte memorialista ezberdinek, ordea, kolpe faxista, zuzenean. Hori izan zen Gerra Zibilaren hasiera.  

Hiru urte horietan, 500.000 pertsona baino gehiago izan ziren erailak Espainiako Estatuan: guda zelaian 300.000 eta 200.000 errepresioaren ondorioz.  Guda amaitu bezain laster, Francisco Francok Estatuko aginte guztiak bereganatu zituen. Arabako errepresioaren mapa, ordea, ezinezkoa da osatzea oraindik: 300 pertsona baino gehiago hil zituzten, milaka espetxeratu eta esklaburekin batera.

Kolpe faxista horretatik 82 urte bete direnean, EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equo-k ekitaldia egin dute Lehendakari Agirre plazan, “Araba Berria Eraiki” lemapean. Alegia, Francok laguntzat zuen herrialde horren aurkakoa irudikatzeko. Gainera, elkarte memorialista ezberdinen babesa izan du ekitaldi honek, tartean, Frankismoaren Biktimen Elkartearen babesa edo Martxoak 3 Elkartearena.

Izen frankistak gure kaleetan, oraindik

Ekitaldian Espainiako Estatuan existitzen den inpunitatea salatu dute. Victor Jara hil zuten militarrak Txilen zigortuak izan diren bitartean, Lauaxeta edo Luis Alava Sautu hil zutenak zigortu gabe daudela ekarri nahi izan dute gogora. Horretaz gain, Gasteizko kaleetan oraindik ere sinbologia frankista dagoela gaitzetsi dute, borroka horretan Gasteizek aurrerapausuak eman dituela onartzearekin batera. “Herri ekimenari eta bultzada politikoari esker eman dira urratsok”.

Manifestua sinatu dutenek hainbat puntu eskatu dituzte oroimen ekitaldian:

  • Gerra eta diktaduraren inguruan egia argitzea, biktima eta errepresaliatuen ahalik eta errolda osatuena izateko.
  • Lehen eta bigarren biktimen sailkapena eta memoria historikoan politika publikoetan egiten den diskriminazioa baztertzea.
  • Justizia, frankismoaren aurka Argentinan zabaldu den kereila babestuz.
  • Diktaduran izandako epaiketa guztiak baliogabetzea.
  • Errepresaliatuak izan diren biktima horiek guztiek kalte-ordainak jasotzea.
  • Ez errepikatzeko bermeak.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← ‘Glovo’ enpresa kontratatu duten hainbat komertzio interpelatu ditu Ernaik
El Comité de Empresa de BOSCH teme una compraventa especulativa de la planta →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT