• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > “Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa”, bidea partekatuz

“Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa”, bidea partekatuz

 30 maiatza, 2018  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude “Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa”, bidea partekatuz sarreran

Larunbatean izan zen Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren gogoeta saioa Amurrion. Eraso matxisten aurreko protokoloa aurkezteaz gain, aurtengo ekimenak azaldu zituzten. Aiaraldeko emakumeen topaketa feministan parte hartzeko deia ere luzatu zuten.

Aiaraldea.eus

Amurrioko gaztetxea hautatu zuten aurkezpenerako Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako (EHEMM) kideek. Otsemeak taldea bidelagun, eskualdeko hainbat norbanako eta eragile feminista elkartu ziren. Batetik, “eraso sexistei aurre egiteko protokoloa” izan zuten ardatz, iazko “indarkeria matxista birpentsatzen” jardunaldietan emandako gogoetak txertatuta: “Eztabaida eta jakintza kolektiboaren fruitu izanik, dokumentu amaitu gabea eta dinamikoa da, borroka feministaren joan-etorriek osatu eta moldatuko dutena. Amurrioko Otsemeak eta Laudioko Bagara Nor taldeek, protokoloa osatzeko hainbat saio egin dituzte aurrez.

“Indarkeria transistemikoa”

Hala, kontzeptu “berria” azaldu zuten: indarkeri transistemikoa. Izan ere, emakumeenganako zapalkuntza sistemak askotariko biolentziak eragiten ditu. “Zapalkuntza sistemak ez daude airean, gure gorputzetan gurutzatzen dira hainbat une eta eratan: klasea, arraza, jatorria, adina, nazioa, hizkuntza, orientazio sexuala, genero identitatea, itxura fisikoa, aniztasun funtzionala…”. EHEMMren arabera,intersekzioanlitateak markatzen du emakume bakoitzak gizartean izango duen posizioa eta aukerak. “Azken finean, biolentziaren aurrean zaurgarritasun maila zehazten du. Indarkeria transistemikoaren marko kontzeptualak bortizkeria errealitate horiek identifikatzeko balio du”, zehaztu zuten. Hori dela eta, “bazterretan kokatzen diren identitate zapaldu guztiak ikusgarri bihurtzea” izango dute erronka, hierarkizaziorik gabe. Hala, autodefentsa feminista antolatzeko aldagaiak aztertu zituzten jardunaldiko partaideek: egungo zailtasunak, indarguneak, salaketa formatuak eta beste.

“Feministen herria”

Ikasturte betea dator feminismoari dagokionez, Euskal Herri mailan ere. Urriaren 22tik 28ra nazioarteko topaketak antolatuko dituzte, mugimendu feministako 40 herrialde baino gehiagotako ordezkariekin. Iruñea izango da bilgune. Urriaren 27an, aldiz, “Feministon herria” bihurtuko dute Bilboko Areatza.

Feminismoaren loratzea, baina, hasia da dagoeneko Aiaraldean. Azken hilabeteetan makina bat ekintza egin ditu Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Hurrengo hitzordua ekainaren 9an izango da, Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Hain zuze, “Aiaraldeko emakumeen I.Topaketa Feministak” prestatzen ari dira sare-lanean.

Aiaraldeko emakumeen Topaketa Feministetan parte hartzeko deia

Euskal Herriko Mundu Martxako saioaren ostean, Aiaraldeko emakumeen topaketa feministen berri eman zuten. Hala, parte hartzeko deia luzatu zuten bertaratuek. Ekainaren 7an bukatuko da izena emateko epea. Bestalde, ostiral honetan 19:00etan spota grabatzeko Faktorian agertzeko gonbita zabaldu zieten eskualdeko emakume orori.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← La Red Álava, 4 mujeres como eje central de una red solidaria muy amplia
“Tierra adentro”, el último trabajo de Karlos Zurutuza; la odisea comienza antes de embarcar →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT