• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Eskola Kolektiboak martxan daude Gasteizko zenbait fakultatetan

Eskola Kolektiboak martxan daude Gasteizko zenbait fakultatetan

 8 azaroa, 2017  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Eskola Kolektiboak martxan daude Gasteizko zenbait fakultatetan sarreran

Martxan daude Eskola Kolektiboak 2017 – 2018 ikasturtean ere. Egungo hezkuntza ereduari buelta bat eman eta “langile klasearen mesedetara” egongo den hezkuntza eredu bat sortzea dute helburu zenbait ikaslek. Gasteizen, indartsu hasi dute ikasturte berria.

Topatu.eus bidez

Aurreko urtean hasi ziren martxan Eskola Kolektiboak; hala ere, aurten indartzea izango dute helburu.  Euskal Filolofia, Farmazia edota Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzia (JFKZ) fakultateetan jada lanean ari dira. Bakoitzak bere ildoari jarraiki, hainbat gai jorratuko dituzte.

Gaur egungo testuinguruan, hizkuntzak duen egoeraz hausnartzen hasiak dira jada Euskal Filolofiako Fakultatean. Ildo teorikoa eta praktikoa uztartuz, hizkuntza hegemoniko eta zapalduen arteko gatazka dute hizpide joan zen urtetik. Hizkuntza bakoitzak duen indarra aztertu nahi dute, euskarak jasan duen egoera ulertzera iritsi arte. 

Farmazia Fakultatean berriz, gai zabal baten aldeko hautua egin dute. Bizitza osasuntsu bat zer den definitzea izango dute helburu aurtengo kurtsoan. Horretarako kirola, elikadura eta psikologia hartuko dituzte oinarri; baita, presio sozialak horiengan duen eragina ere. 

JFKZetako ikasleak, lanketa teoriko bat lantzen aritu dira azken bi urteetan. Generoa eta kirolaren afera edota egungo aisialdi ereduaren azterketa izan dituzte aztergai; hala ere, praktikara salto egiteko ordua dela erabaki dute. Herri mugimenduarentzat eskainia izango den Herri Gimnasioa dute proiektu nagusitzat, eraikitzen diharduten eredu propio bat izango duena oinarri. Udaleku proiektu bat ere badute. 

Gizarte langileak ongizatearen estatuan duen papera izan zuten aztergai kurtsoaren hasieran Gizarte Langintzako fakultatekoek. Ongizate estatuaren eta sozialismoaren arteko harremana zehaztuko dute aurten; baita, gizarte langileak izan beharko lukeen papera ere. 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← LABen ekimen ibiltaria Araban, lan eta bizitza duina erdigunean jartzeko
Porno Eskola, heziketa sexualerako tresna berria Gasteizen →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT