• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Erabilera turistikorako etxebizitzen hedapena gelditzeko kanpaina jarri dute martxan

Erabilera turistikorako etxebizitzen hedapena gelditzeko kanpaina jarri dute martxan

 7 iraila, 2020  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Erabilera turistikorako etxebizitzen hedapena gelditzeko kanpaina jarri dute martxan sarreran

Udalaren azken planak 18.000 etxebizitza turistiko baimendu nahi ditu hirian. Kanpaina jarri du abian Gasteiz Txiki auzo elkarteak pisu turistikoen hedapenaren aurrean auzokideek alegazioak aurkeztu ditzaten.

Hasiz doa pisu turistikoen kopurua Gasteizen eta Udalak martxan jarritako azken planak hiriko 18.000 etxebizitza erabilera turistikorako bideratzea du helburu. Udalaren proiektuak “bizilagun eta auzoarengan ondorio kaltegarriak izango dituela” azpimarratu du Gasteiz Txiki auzo elkarteak eta etxebizitza turistikoen hedapena eteteko kanpaina jarri du martxan.

Gasteiz Txiki auzo elkarteak alegazioak aurkezteko deia egin die hiriko herritar orori, jarduera turistikorako bideratutako etxebizitzen hazkundeak hirian izango duen eragin kaltegarria argudiatuz.

Hainbat dira auzo elkartetik etxebizitza turistikoen (VUT gaztelaniaz) aurka azaltzeko plazaratutako arrazoiak, nagusiki, honek eragingo duen etxebizitzaren prezioen igoera, populazioaren lekualdatzea eta gentrifikazio prozesua jarri dituzte erdigunean. Etxebizitzen garestitzeak oinarrizko eskubide hori eskuratzeko zailtasunak eragiten dituela salatu dute

Gaineratu dute ere erabilera turistikorako etxebizitzek “komunitate-bizitzarako eta auzokideen errealitate sozialerako arrisku-elementuak sartzen dituztela auzoetan”.

Auzoko etxebizitzen zaharberritzea gaur egungo bizilagunen esku egotea exijitu dute Gasteiz Txikiko kideek, ez dute nahi  inbertsoreek egoera txarrean erakinak erosi eta hauekin negozioa egitea. Azkenik, Tokiko merkataritzaren aldeko apustua azpimarratu dute, “ez turisten behar eta ohituretara bideratutako merkataritza”

Alegazioak aurkezteko kanpaina

Udalak aurkeztutako proiektuak ARABATURen, Arabako Turismo Ostatuetako Partikularren,  Jabe Txikien eta Kudeatzaile Elkarteen eskaerei erantzunez osatua dela salatu dute. Gasteiz Txiki auzo elkarteak etxebizitzen erabilerari eta eraikin osoak erabilera turistikorako bideratzeari buruzko alegazioak aurkeztu zituen bere garaian. Udalak alegazio hauek onartu zituen etorkizun batean legedia aldatzeko aukerari atea zabalduz.

Orain, proiektuaren aurkako alegazioak modu masiboan aurkeztea da Gasteiz Txiki auzo elkartearen helburua eta horretarako laguntza eskatu die hiriko norbanako, talde eta elkarte orori. Alegazio hauek edozein gizarte-etxetan aurkeztu daitezke. Esteka honetan jarri dute eskuragarri alegazio orria deskargatzeko aukera.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
  • Sergio Garcia (Gasteizko Alde Zaharreko bizilaguna): "Udaletxeak kale egin du alde zaharraren rehabilitazio planean"
Edit
← Gasteizko Mugimendu feministak azken erasoa salatzeko deia egin du
Dozenaka herritarrek salatu zuten Igor Gonzalez Solaren heriotza →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT