Uhintifada: Uhintifada Berezia: Maccabik Euskal Herria bisitatiko du berriro; hiritar solidarioen gaitzezpenaz eta eta erakunde, prensa eta aparatu polizielen oneritziz
Datorren urtarrilaren 31n Tel Aviveko Maccabi saski baloi taldeak Euskal Herria bisitatuko du, berriz ere, Baskoniarekin norgehiagokan aritzeko. Azken hamar urteotan bezala, Gasteizko BDZ taldeak boikot kanpaina abiarazi du Israelgo kirol enbaxadorearen aurkako aldarria gizarteratzeko, asko baitira talde hebrearra estatu sionistaren apartheid erregimenaren normalizazio politikekin lotzen dituzten zantzuak.
Aste honetako atal monografikoan azken urteotan Maccabiren aurkako boikot kanpainetan nabarmendu diren hiru pertsonaren testigantzak berreskuratu nahi izan ditugu.
Batetik, Bartzelonako BDS taldeko Mireiarekin izandako solasaldia entzun dugu; bertan, iaz talde maccabiarrak Bartzelonara egin zuen bisitaren harira Katalunian antolatu zioten boikot kanpainiaz aritu zaigu.
Bestetik, Komite Internazionalistetako Patriren testigantza izan dugu entzungai; bera baita Gasteizen hasierako urteetako protestaldietan Maccabiren aurkako ekintza zuzenak burutu zituzten ekintzaileetako bat.
Eta azkenik, Indar Baskoniako Danelen gogoetak ere entzun ditugu; zaletuen jarrera konprometiturik ezean ezinezkoa izango baitzen azken urteotan Palestinarekiko elkartasun aldarrikapena Baskoniaren harmailertara eraman izana.
-
Uhintifada: Uhintifada Berezia: Maccabik Euskal Herria bisitatiko du berriro; hiritar solidarioen gaitzezpenaz eta eta erakunde, prensa eta aparatu polizielen oneritziz??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!