Uhintifada: Uhintifada 332: «Israelek, baliabide militarrez gain, bestelako tresnak erabiltzen ditu palestinarrak Jerusalemetik desagertarazteko; besteak beste; administrazio-trabak, azpiegiturak edota hezkuntza curriculuma»
Aste honetako atalean Bilboko BDZ taldeko lagunek hilero eskaintzen diguten kolaborazioa izan dugu entzungai Uhintifadako mikrofonootan. Oraingo honetan Jerusalemeko palestinarren ibilbide historikoaz eta egungo egoeraz aritu dira.
Solasaldian azaldu dutenez, Israelek 1967an Al Quds okupatu zuenetik gaur egunera arte xede argi bat izan du mugimendu sionistak: hiri santua bereganatu eta bertako populazio palestinarra desagertaraztea.
Horretarako, hasieran indar militar hutsa baliatu bazuten ere, gaur egun bestelako tresnak garatu dituzte Jerusalemeko geografia eta demografia eraldatzeko; besteak beste; gazteen eta gizarte ekintzaileen atxiloketa masiboak, eraikin palestinarren birrinketak, trikimailu administratiboak bertako palestinarrek hiritartasun estatusa gal dezaten, auzune palestinarrak banatzen dituen harresia, Jerusalemeko historia palestinarra ukatzen duen hezkuntza curriculuma, mugikortasunerako oztopoak…
Eta traba horien guztien gainetik Jerusalemeko hiritartasunari eusten dioten palestinarrak ekialdeko auzune gentrifikatuetan geratu dira isolatuta eta oso baldintza eskasetan bizitzera behartuta daude.
-
Uhintifada: Uhintifada 332: «Israelek, baliabide militarrez gain, bestelako tresnak erabiltzen ditu palestinarrak Jerusalemetik desagertarazteko; besteak beste; administrazio-trabak, azpiegiturak edota hezkuntza curriculuma»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!