Uhintifada: “Kulturaren bitartez agertu nahi izan dugu Palestinako erresistentziaren beste ikuspegi bat, Israelen boikota urratuz”
Aste honetako atalean Nafarroa aldera jo dugu, hango BDZ mugimenduaren kronika jasotzeko Txuri Olloren eskutik. Ollo historialari eta ikerlaria da, eta Nafarroako BDZ taldeko kidea. Azken aldian Palestinarekiko elkartasun mugimendua oso aktibo dabil Nafarroa aldean, arlo guztietan.
Administrazio arloan, azken hilabeteotan, mozioak bultzatu dituzte Legebiltzarrean zein Iruñeako Udalean. Ebazpen horietan hiritarrek Israeli boikot egiteko duten eskubidea onartu dute, gaitzespena adierazi dute Israelgo sarraskien kontra, eta “persona non grata” izendatu dituzte estatu sionistako ordezkari ofizialak.
Bestetik, azken bi hilabeteotan, Palestinako kultura egitarau oparoa antolatu dute “Palestina habibti” (Palestina maitia) lelopean. Jardunaldi horietan Palestinako hogei ekintzaile, zinemagile, musikari, idazle, dantzari eta artistatik gora bildu dituzte; hamamaika hitzaldi, kontzertu, aurkezpen eta zine emanalditan.
Gainera, Nafarroako erakundeetatik konpromezua lortu dute, adierazpen instituzionaletatik harago, kultura ekimen potente hau laguntzeko. Gauza jakina da Israelek bere artisten ekoizpen kulturala baliatzen duela, nazioarteko iritzi publikoaren aurrean normaltasun itxura emanez, bere krimenak zuritzeko; eta bitartean, Palestinako artisten mugikortasuna eta euren kultura ekoizpenaren hedapena oztopatzen duela.
Kultura egitarau honek bitartez, Nafarroako BDZ taldeak Israelek egile palestinarrei ezartzen dien boikota urratu eta Palestinako erresistentziaren beste ikuspegi bat eman nahi izan dute.
-
Uhintifada: "Kulturaren bitartez agertu nahi izan dugu Palestinako erresistentziaren beste ikuspegi bat, Israelen boikota urratuz"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!