A desalambrar: U-31 ERREpresioa
Gaurko elkarrizketan Askapenak argitaratu berri duen 'Europar Batasuna eta Errepresioa' izenburua duen txostena aztertzea da asmoa ta horretarako Aratz Estonba abokatu eta militante internazionalistarekin mintzatuko gara. Abestiaren erradiografian Çerxa Sorese, euskeraz -Iraultzaren gurpila- izena duen ereserki kurdoaren bertsio bat aurkeztuko dizuegu. Kolaborazioan Clara Zetkin-en hitzak baliatuz gerraren arriskuaz, honen aurkako jarreraz eta alderdi komunistek gudaren aurrean hartutako edota hartu beharreko erabakietaz jardungo zaigu Ester Muñoz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!