A desalambrar: U-25 Gerra Europan
Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca Cambiare Rottako militante italiarra izango dugu mintzalagun. Abestiaren erradiografian FARC-EPren komandantea izandako Julian Conradoren “De mi pueblo para la guerrila”. 14 diska ta ia 200 abesti sortu dituen kantautore kolonbiarra datorren urriaren 28an Arrasaten izango da hitzaldi bat ematen hainbat eragilek antolatuta. Amaitzeko kolaborazioan Ukrania izango dugu mintzagai, horretarako Nahia Sanzoren ahotsa izango dugu gurean. Sanzo Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea, kazetaria eta soziologoa da, 2014tik Donbassen gertatutakoak ere ondo ezagutzen dituena.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!