A desalambrar: U-24 Faxismoaren kontra Abya Yala borrokan!
Gaurko elkarrizketan MST edo Movimiento sin Tierra-ko zuzendaritzako kidea den Miguel Estedile izango dugu mintzalagun azken egunotan Brasilen emandako gertakariei buruz hitz egiteko. Abestiaren erradiografian Daniel Viglietti musikari uruguaitarraren 'Yo vivo en un tiempo de guerra' abestia entzungo dugu, kantua 1973an, nola ez, erbestean grabatuko zuen Bertold Brecht poeta alemaniarraren hitzak tarteko. Kolaborazioan Txileko estatuaren eskutik herri Maputxea jasaten ari den errepresioaz eta honen aurrean garatutako borroka eta erresistentziei buruz arituko zaigu Mery, Preso Maputxeen aldeko Euskal Herriko kolektiboko kidea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!