A desalambrar: U-19 Abortu askea!
Egunotan gertatutakoak batetik eta ospatutakoak bestetik saio honetan borroka feminista izango da protagonista argia. Horrekin batera, noski, eredu ditugun emakume borrokalari batzuen izena, izana eta esanak ekarriko ditugu uhinetara.
Hasteko iazko elkarrizketa batean agindu bezala, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren ekimenak ezagutzera eman ahala, bertan izango genituen behar beste informazioa zabaltzeko. Gaurkoan Cony Karranzak azalduko dizkigu Mundu Martxaren V. Nazioarteko ekintzan orain arte egindakoak eta aurrerantzean egitekoak.
Jarraian, Abestiaren erradiografiaren bitartez alemaniara bidaiatuko dugu. Bertol Brechtek bertsionatuko zuen Zum Kampf kanta eskeiniko digu Iñakik aste honetan, Rosa Luxemburg eta Karl Liebniken erahilketak gogora ekarriz.
Ostean Argentinara joko dugu, bertan, Yanina Waldhorn, abortu legal, seguru eta dohakoaren alde urtetan lan egindako militantea izango baitugu telefonoaren bestaldean, berriki lortutako oinarrizko eskubide honen aldeko borrokaren nondik norakoak eta garaipenaren garrantziaz mintzatzeko prest.
Ondoren, gure Kolaborazioa historiari errepasoa emateko baliatuko dugu. Hiru hilabete eskaz igaro baitira, munduan abortu askea lehen aldiz legeztatu zeneko, 100.urteurrena bete zela. 1920ean hain zuzen, iraultza gorri baten magalean. Non, nola eta zergatik egin zuten jakin nahi ezkero, geratu gurekin uhin artean.
Amaiera aldera gaurko Hitzak tartetxoan emakume ezberdinen ahots eta arkatzaz gozatuko dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!