A desalambrar: U-17 Zer dio Asiako erraldoiak?
Gaurko elkarrizketan Iñaki Gil de San Vicente, pentsalari marxista, izango dugu mintzalagun. Txinaz, bertako egoeraz, hedabideen manipulazioaz eta nahitaez geopolitikaz arituko gara. Abestiaren erradiografian Sepultura trash-metal talde brasildarraren 'Manifest' abestia eskeiniko dizuegu. 1992an Brasilgo Carandiru espetxeko sarraskia gogoratu eta justizia aldarrikatuko duena. Kolaborazioan Abya Yala edo Amerikaren egoeraren analisi bat eskeiniko digu René Behoteguyk arreta berezia Brasil eta Perun jarriz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!