A desalambrar: U-11 Jatorrizko herriak erresistentzian!
Urriaren 12a dugu bihar, non Amerika deskubritu zutelakoan Hispanitatearen eguna ospatzen duten batzuk oraindik. 1492an Abya Yala edo Amerika bere existentziaz jabetuta bazegoen noski, ondoren etorri zena kontinente oso baten hustuketa eta odoluste sistematikoa izango zen. Bertako jatorrizko herriek nekez baina batez ere borrokatuz biziraun dute mendeetan zehar baina errepresioak ez du etenik eta egunotan Argentinan izandako atxiloketei buruz hitz egiteko Patagoniarra den Soraya Maicoño emakume maputxea elkarrizketatuko dugu. Abestiaren erradiografian ere Amerikaz nahi genuen berba egin eta horretarako Puerto Ricoko Residente raperoaren kantu hau aukeratu dugu, This is not Amerika, kontinetearen erradiografia sinesgarri eta gordin bat eskeintzen duelako. Bukatzeko Amerikatik Afrikara egingo dugu salto gaurko kolaborazioa Sankarari eskeinia dagoelako. Egun gutxitan beteko baitira 35 urte Thomas Sankara Burkina Fason erahil zutenetik eta data ilun honen aitzakian iraultzaile komunista honen bizitza eta ekintzen pintzelada bat eskeiniko digu Tamarak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!