Hala Bedi > Podcasts > Socials > uhintifada > Santiago Gonzalez Vallejo: «Kontakturako Nazio Puntuak oso gomendio gogorrak egin dizkio CAF-i Jerusalemen apartheid trenbidea eraikiz erakusten ari den etika gutxiko jokabideagatik eta horrek konpainiaren irudia kaltetuko du nazioarte mailan»
Uhintifada: Santiago Gonzalez Vallejo: «Kontakturako Nazio Puntuak oso gomendio gogorrak egin dizkio CAF-i Jerusalemen apartheid trenbidea eraikiz erakusten ari den etika gutxiko jokabideagatik eta horrek konpainiaren irudia kaltetuko du nazioarte mailan»
June 6, 2022UhintifadaComments Off on Santiago Gonzalez Vallejo: «Kontakturako Nazio Puntuak oso gomendio gogorrak egin dizkio CAF-i Jerusalemen apartheid trenbidea eraikiz erakusten ari den etika gutxiko jokabideagatik eta horrek konpainiaren irudia kaltetuko du nazioarte mailan»
Datorren ekainaren 11n, larunbatean, CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra egingo du Beasainen. Eta polemikaren erdian antolatu dute, izan ere, enpresa gipuzkoarra Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako koloniak hirigunearekin lotuko dituen trenbidea eraikitzeko lanetan dabil. Izan ere, Akziodunen Batzarra baino egun batzuk lehenago Kontakturako Nazio Puntuak, Espainiako Komertzio Ministerioari atxikitutako erakundeak, ebazpen bat kaleratu du zeinean zenbait gomendio egin dizkion konpainia gipuzkuarrari. Gomendiook hiru gairen ingurukoak dira, hala nola, giza eskubideen inguruko legediari enpresak sor dion errespetua, konpainiaren informazioa argitaratzeko politika eta gizalegezko enpresa jokabideari sor dion beharrezko errespetua.
Datorren ekainaren 11n, larunbatean, CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra egingo du Beasainen. Eta polemikaren erdian antolatu dute, izan ere, enpresa gipuzkoarra Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako koloniak hirigunearekin lotuko dituen trenbidea eraikitzeko lanetan dabil. Trenbide hori apartheid azpiegitura iraunkorra da eta nazioarteko legediarekin talka egiten du, eremu okupatu baten anexioa dakarrelako eta hiriko populazio palestinarra baztertzen duelako. Izan ere, Akziodunen Batzarra baino egun batzuk lehenago Kontakturako Nazio Puntuak, Espainiako Komertzio Ministerioari atxikitutako erakundeak, ebazpen bat kaleratu du zeinean zenbait gomendio egin dizkion konpainia gipuzkuarrari. Gomendiook hiru gairen ingurukoak dira, hala nola, giza eskubideen inguruko legediari enpresak sor dion errespetua, konpainiaren informazioa argitaratzeko politika eta gizalegezko enpresa jokabideari sor dion beharrezko errespetua. Kontakturako Nazio Puntuaren gomendioak betebeharreko arauak ez badira ere, arreta dei saihestezina dira enpresarentzat, eta zuzendaritzak akziodunen aurrean horiei buruzko azalpenak emateko bezain garrantzitsuak.
Kontu hauen inguruko informazioa jasotzeko Santiago Gonzalez Vallejo izan dugu solaskide Uhitifadako mikrofonootan. Gonzalez ekonomilaria da eta Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea. Bere hitzaldian azaldu digu Kontakturako Nazio Puntuaren txostenaren mamia, eta txosnak duen nazioarteko oihartzunaz mintzatu zaigu, eta CAFek gomendio horiek alda zitezen erakundeari egin dion presioaz. Salatu du CAFek Israelgo legedia darabilela inongo ilagaltasunik burutu ez duela argudiatzeko, baina aipatu gabe uzten duela nazioarteko zuzenbidea urratzen ari dela. Iragarri du bere erakundeak Kontakturako Nazio Puntuaren gomendioak galdera modura eramango dituela Akziodunen Batzar Orokorrera. Gainera, ohartarazi du apartheid tranbiaren afera Nazioarteko Zigor Auzitegira eramango dutela, Israelgo gerra krimenak epaitzeko auziaren barruan. Bestalde, salatu du CAFek hain botere handia duenez, lortu duela gai hau prentsako hedabide hegemonikoetan inongo oihartzunik ez izatea.
Gainera, Goierrin apartheid tranbiaren proiektuaren kontra antolatu den lan taldeari ere arreta eman nahi izan diogu. Horretarako, Asier Alvarez de Eulate Mujika taldekidearekin solas egin dugu. Berak azaldu dizkigu datorren larunbatean CAFeko Akziodunen Batzarraren harira Beasainen antolatu diren protesta ekitaldiak, eta horietan guztietan parte hartzeko deia egin digu.
Uhintifada: Santiago Gonzalez Vallejo: «Kontakturako Nazio Puntuak oso gomendio gogorrak egin dizkio CAF-i Jerusalemen apartheid trenbidea eraikiz erakusten ari den etika gutxiko jokabideagatik eta horrek konpainiaren irudia kaltetuko du nazioarte mailan»
??:??:??
4 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.