Uhintifada: Salah Jamal: «Bartzelonako Udalaren adierazpenetik [Israelekiko harreman instituzionalak etetekoa] ordu gutxitara Kataluniako prentsako hedabideek, oro har, ekimena salatu egin dute, erantzuteko eskubiderik eman gabe; sare soziala, aldiz, Palestinako giza eskubideen alde dago»
Iragan otsailaren 8an Bartzelonako Udalak, agerraldi publiko batean eta Ada Colau alkatearen hitzetan, adierazi zuen Israelekiko harreman instituzionalak bertan behera utziko dituela, eta hiriak Tel Avivekin duela 25 urtetik gora duen senidetze akordioa ere etengo duela. Adierazpen instituzionala "Barcelona amb l’Apartheid NO, Barcelona amb els Drets Humans SÍ" izeneko herri kanpainiak bultzatu du. Kanpainia hori Kataluniako gizarte zibileko hamarnaka erakundek osatzen dute. Oihartzun historiko eta sinboliko handiko gertaera hau aztertzeko, Salah Jamal izan dugu solakide, ekimenaren bultzatzaileetako bat. Salah Jamal Zisjordaniako Nablus hirian sortutako idazle palestinarra da. Duela 50 urtetik gora bizi da Bartzelonan, bertan atera du medikuntzako doktoretza, eta bertan egin ditu geografia eta historiako ikasketak, Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun unibertsitate horrexetako irakaslea da.
-
Uhintifada: Salah Jamal: «Bartzelonako Udalaren adierazpenetik [Israelekiko harreman instituzionalak etetekoa] ordu gutxitara Kataluniako prentsako hedabideek, oro har, ekimena salatu egin dute, erantzuteko eskubiderik eman gabe; sare soziala, aldiz, Palestinako giza eskubideen alde dago»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!