A desalambrar: O-23 SI VIS PACEM PARA BELLUM
Gaurko irratsaioan Askapenak datozen hilabetetarako prestatu dituen mobilizazio zein jardunaldiak aurkeztuko dizkizuegu. Apurtu kapitalaren Europa lelolpean, otsailaren 26 eta maiatzak 9 bitarte Gasteizen izango diren ekimenen berri emateko Saul eta Itsaso izango ditugu solaskide. Jarraian, Abestiaren erradiografian, 'Los Borbones son unos Ladrones' abesti jada mitikoa aurkeztuko digu Renek. Ondoren Iñaki Gil de San Vicente izango dugu mintzalagun, lehen aipatu ditugun Askapenaren jardunaldietan lehenengo hizlaria izango delarik. Ostiral honetan bertan, Gasteizko Landatxo gizarte etxean burutuko den Langileria eta Europar Batasuna izenburua duen hitzaldiaren pintzelada batzuk aurreratu dizkigularik. Kolaborazioan 'Internazionalismoaren historia laburra' izeneko bildumarekin jarraituko dugu. Bigarren kapitulua eskeiniko dizuegu gaur Leire eta Iñakiren lanari esker, 1866tik 1889ra, II. Internazionala sortu arte. Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, aste hontan bere publikaziotik 173 urte bete direla, Marx eta Englelsen Manifestu Komunistaren pasarte batzuk irakurriko dizkizuegu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!