A desalambrar: O-15 Kurdistanekiko elkartasunean martxan
Asteburuan amaitu da Frankfurretik Estrasburgora bidea egin duen kurdoen elkartasun martxa. 23 urte Turkiak bahituta daramatzan Ochalanen askatasunaren aldeko mobilizazio hontan parte hartu duen Askapenako kidea den Aratz Estonbarekin mintzatuko gara. Abestiaren erradiografian 1959an Parisen Los Macucambos izeneko taldeak sortu zuen Marchina Pra Angela Davis kantua aurkeztera datorkigu Iñaki. Kolaborazioan, liburu bat izango dugu mintzagai. 'Covid19, la respuesta autoritaria y la estrategia del miedo', bertan covid ortodoxiaren kontrako diskurtso anitzak aurkezten dira ta horien errepaso txiki bat egingo dugu Iñigo Bilboren eskutik. Bukatzeko eta hasierara itzuliz, Choman Haedi kurduaren poema batekin utziko zaituztegu 'Hitzak' tartetxoan Esterren eskutik “Aberri, zer egin zurekin?”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!