A desalambrar: O-14 Comuna o nada!
Gaurko elkarrizketan Venezuelara joko dugu 'El Maizal' komunako kide den Angel Prado komuneroarekin solastera. Errepublika Bolivariarrean ematen diren antolakuntza herrikoien esperientziak edota komunen nondik norakoak hobeto ezagutzeko asmoz. Abestiaren erradiografian Gata Cattana rapera eta poetaren 'Los siete contra Tebas' izen bereko diskan biziraun duen kanta aurkeztuko dizuegu. 2012an erditutako abestiak ez du gaurkotasun zantzurik galdu, tamalez nola ez, ta III.Mundu Gerraren mehatxupean irmotasunez eta adorez errimatzen du Kordobakoak. Kolonbiako espetxe baten erraietatik testigantza eta protesta hitzak jaso ditugu, gaur bertan hasita, bertako presoek aurrera eramango duten gose grebaren arrazoiak adierazten. Kolaboraziorako ahotsa jartzen duenak Kolonbiako 'Movimiento Nacional Carcelario'ko kidea da eta 14 urte daramatza kartzelan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!