A desalambrar: O-09 Abya Yala bizirik dagoen kontinentea
Gaurko irratsaioan Ekuadorrera joko dugu pasa den igandean ospatu zituzten hauteskundeei buruz mintzatzeko. Rafael Correa presidente ohiaren sokakoa den, UNES edo Itxaropenerako Batasuna alderdiko Andres Arauz izan baita garaile lehenengo itzuli honetan bozken %32 arekin. Norgehiagoka honen emaitz eta ondorioetaz hitz egiteko Alba mugimenduko kidea den Irene Leon izango dugu solaskide Ekuadorretik zuzenean. Jarraian, Abestiaren erradiografiarako, Lila Downs oaxakarrak bertsionatutako Manu Chaoren Clandestino abesti mitikoa dakarkigu gaurkoan Renék, migratzaile guztiei eskeinita. Pasa den astean Europako migrazioaz mintzatu baginen, gaurkoan Inperioen inperiora begira jarriko gara. AEBetako migrazio mugimenduak, bere arrazoi eta ondorioak hausnartu nahi baitigugu bertatik bertara mintzatuko zaigun Adrienne Pine militante, mediku eta antropologarekin. Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan Hugo Chávez Komandantea ekarri nahi dugu gogora, bera eta 1992ko otsailaren 4ko boterea eskuratzeko huts egingo zuen lehenengo saiakera, Bolivartarrek ez baitzuten etsi eta inurri lanak garaipena ekarriko zietelako 7 urte beranduago.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!