A desalambrar: M-4 Gora maiatzaren lehena!
Gaurkoan hasteko, Askapenako kide den Itsasorekin solastuko gara, datorren igandean, hilak 9, Gasteizen, Askapenak antolatutako 'Apurtu Kapitalaren Europa' kanpainaren baitan, Faxismoaren Garaipenaren Egunean antolatu duten mobilizazioaren inguruan hitz egiteko. Ondoren,Maiatzak 1aren inguruan izango den Iñakiren musika erradiografia entzun eta gero, Gure Amerikara joko dugu Maiatzaren batak zer utzi digun ikusteko, Jonathan eta Carlos Aznarezen eskutik. Gaurko kolaborazioan, Hilabetero bezala, Inaki Gil de San Vicenteren internazionalismoaren historia izango dugu Leireren ahotsean. Bukatzeko, hitzak tartetxoan, Txabi Etxebarrietaren Maiatzaren 1aren inguruko hausnarketak ekarriko ditugu gurera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!