A desalambrar: M-25 Agur eta ohore Santrich!
Munduko Presoak SOS atalean Alemania izango dugu hizpide. Turkiarrak eta Kurduak direla bertan gatibu politiko nagusi azalduko digu Walterrek besteak beste. Txilera joko dugu ostean. Txileko hauteskunde konstituienteari buruz solastu baikara Ariadna Biotti, historialaria eta alderdi komunistako kidea eta Daniel Jiménez, soziologoa eta militante antikapitalistarekin. Pasa den maiatzaren 17an erahil zuten poeta eta gerrilaria zen Jesus Santrichen omenez, 'Nada personal' izenburua daraman FARCeko Julian Conradoren vallenatoa eskeiniko diguzuegu abestiaren erradiografian. Martxoan agindu bezela, Isabel Benitez Romero pentsalari, militante ta sindikalistarekin izandako solasaldiaren bigarren partea izango dugu gaur entzungai. klase feminismoaz, prostituzioaren abolizisioaz, emakumeon arteko klase elkartasunaz eta internazionalismoaz aritu ginen orduan. Memoriaren txokoa eta hitzak atalaren fusio batean, gaur 2017ko urrian Jesus Santrichek berak A desalambarren eman zuen elkarrizketa baten parte eskeiniko dizuegu. Igartzen zaio, borrokalari nekaezina izan denari, orduan ere bere borreroei zien mesfidantza, zabaldu zuten prozesuan sinistu nahi bai, baina zalantzak eta beldurrak izan bazituztela, eta berriz ere, historiak arrazoia eman die.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!