A desalambrar: M-12 EUROPAR BATASUNA HILTZAILEA!
Gaurko elkarrizketa etxe hontako beste irratsaio batean izan da emitituta, Hizpiden hain zuzen. 'Gizaki sakratuak, gizaki baztertuak' izenburupean Humanitarismoak gizatasunarekin duen harremanaz tiraka migranteen egoeraraiono joko du Aitor Bikandik. Abestiaren erradiografian Amparo Ochoa mexikarraren kantu mitikoa izango dugu entzungai, 'Se va la vida'. Amaitzeko ezinbesteko analisi bikaina. Europako migrazio politikak aitzaki sistema kapitalista-inperialistaren azterketa sakona eta kritika zorrotza eskeiniko digu Shaila Fernandez Askapenako kideak 'Las políticas racistas y coloniales de la UE: el caso del Frontex' izenburupeko kolaborazioan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!