Joan Zikutara: j
Gaurko saioa Desinfoxikatzen tartearekin hasiko dugu. Bertan eutanasiaren lege berria aztertuko dugu: zer dio legeak? Nori zuzenduta dago? Nola aplikatu ahalko da? Eztabaida luzea izan daiteke oraindik…
Jarraian, Nik doktorean giltzurruneko koliko bat izanez gero zer egin azalduko dugu. Bizi izan duenak badaki batzutan zenbateko mina ematen duen! Hala ere badaude etxean bertan hartu daitezkeen neurri batzuk min hori pairatu edota prebenitzeko.
Amaitzeko, Mahaieutikoan alkoholaren eraginei buruz hitzegingo digu Andonik. Kontsumoaren berehalako eraginak oso ezagunak badira ere, luzetara ere kaltegarria izan daiteke. Gaurko datuekin, guri gertatu zaigun bezala, batek baino gehiagok egingo ditu bere kontuak eta konturatuko da noizean behin hartutako kaña ez dala hain inozentea…
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!