Hala Bedi > Podcasts > Socials > uhintifada > Juani Rishmawi: «Kopla-buruko errazena izan naiz eta nire espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dute Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko»
Uhintifada: Juani Rishmawi: «Kopla-buruko errazena izan naiz eta nire espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dute Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko»
April 11, 2022UhintifadaComments Off on Juani Rishmawi: «Kopla-buruko errazena izan naiz eta nire espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dute Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko»
Uhintifada 428. Aste honetako atalean oso gonbidatu berezia izan dugu Uhintifadako mikrofonootan: Juani Rishmawi, langile humanitarioa eta gure irratsaioko kolaboratzailea Bethlehemen (Zisjordania). Rishmawik hiru hamarkadatik gora daramatza Palestinan bizitzen eta Health Work Committees (HWC) osasun erakundean lanean. Iragan 2021eko apirilaren 13an, gau aldean, Beit Sahourreko bere bizitokitik atxilo eraman zuten. Geroztik Israelgo justizia-errejimen militarra ezarri diote eta hamar hilabetetik gora eman ditu Israelgo kartzeletan, Palestinan langile humanitario lanetan aritu izanagatik. Azkenik, iragan otsailaren 7an utzi zuten aske.
Aste honetako atalean oso gonbidatu berezia izan dugu Uhintifadako mikrofonootan: Juani Rishmawi, langile humanitarioa eta gure irratsaioko kolaboratzailea Bethlehemen (Zisjordania). Rishmawik hiru hamarkadatik gora daramatza Palestinan bizitzen eta Health Work Committees (HWC) osasun erakundean lanean. Iragan 2021eko apirilaren 13an, gau aldean, Beit Sahourreko bere bizitokitik atxilo eraman zuten. Geroztik Israelgo justizia-errejimen militarra ezarri diote eta hamar hilabetetik gora eman ditu Israelgo kartzeletan, Palestinan langile humanitario lanetan aritu izanagatik. Azkenik, iragan otsailaren 7an utzi zuten aske.
Bere jardunean denbora honetan bizi izan duen sufrikarioa kontatu digu: atxiloaldia, galdeketak, isolamendua, kartzela batetik besterako mugimenduak eta epaiketaren etengabeko atzeratzeak. Azaldu digu palestinarrei ezarri ohi dizkieten lege-protokolo bertsuak ezarri dizkiotela, bere kasuan kopla-buru errazentzat hartu dutela, eta bere espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dutela Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko, lehenik, eta ilegalizatzeko, gerora. Onartu du, errugabea izanagatik, leporatzen zizkioten zenbait kargu onartzera behartu zutela, ezarri zioten zigorra murriztearen truke, eta hori ohiko prozedura izaten dela Israelgo epaiketa sisteman akusazioa oinarritzeko frogarik ez daukatenean. Gogoratu du HWC erakundeko zenbait lankidek kartzelan jarraitzen dutela, besteak beste zuzendaria, eta hala eta guztiz ere, euren osasun lan-jarduerari eusten diotela. Nolanahi ere, berari debekatu egin diote behinola bere erakundea izan zenarekin harremanik izatea. Bestalde, eskertu du espetxeko egonaldian ezagutu zituen emakume palestinarren babesa, eta kontatu dizkigu kartzelaldi horretan ikusi zituen kasu larrienetako batzuk. Zentzu horretan, azpimarratu du presondegitik ateratakoan konpromezu bat hartu duela emakume horren bozgorailu izateko, eta euren egoera ezagutarazteko. Eskertu du, halaber, haren kasuaren inguruan antolatu den elkartasun kanpainia osoa, eta uste du kanpainia horrek balio izan duela Israelgo erregimenaren ankerkeria eta irrazionaltasuna agerian uzteko.
Uhintifada: Juani Rishmawi: «Kopla-buruko errazena izan naiz eta nire espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dute Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko»
??:??:??
3 04
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.