Joan Zikutara: JZ 1×1 (19/12/07): “Osasunaren determinatzaile sozialak”
Joan Zikutararen estreinako irratsaioa. "Osasuna ardura indibiduala ote da?"
Joan Zikutara proiektuaren estreinako saioa duzue hemen, esklusiban. Osasun kongresuetan onartu gabeko 4 mediku egoiliar gara, denbora libre handia dugunak, eta artxibategietan ezkutatutako informazioa errekuperatu nahian eraiki dugu saio hau… Horra gure aste honetako proposamena…
Duela gutxi jakin dugunez espainiar gobernuak diru partida bat onartu du PREPa (HIESAren prebentziorako tratamendua) finantzatzeko. Dexinfoxikatzen tartean, tratamendu honen nondik-norakoak emango dizkizuegu.
Ondoren, Nik doktorea tartean Miren eta Eiderren eskutik pirrilerari aurre egiteko aholku sekretuak jakingo ditugu.
Mahai-eutikoan gure osasunaren gain eragina duten aldagaiez arituko gara, osasunaren inguruko ikuspuntu berritzaile bat eman nahian. Osasunaren gain soilik kolesterolak eta horrelakoek eragiten ote dute? Ardura indibiduala ote da? Zerk eragin dezake gizartearen ongizatean?
Amaitzeko, Ba al zenekien tartean osasunaren inguruko mito bat aztertuko dugu, egia al da mihia irentsi daitekeela?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!