Hala Bedi > Podcasts > Socials > uhintifada > Jaldia Abubakra: «Miresgarria da Gazako jendearen erresistentzia gaitasuna. Oinarrizkoena falta bazaie ere, eta aire zabaleko kartzela batean bizi izanagatik, bizimodu duin bati eusten jarraitzen dute»
Uhintifada: Jaldia Abubakra: «Miresgarria da Gazako jendearen erresistentzia gaitasuna. Oinarrizkoena falta bazaie ere, eta aire zabaleko kartzela batean bizi izanagatik, bizimodu duin bati eusten jarraitzen dute»
October 3, 2022UhintifadaComments Off on Jaldia Abubakra: «Miresgarria da Gazako jendearen erresistentzia gaitasuna. Oinarrizkoena falta bazaie ere, eta aire zabaleko kartzela batean bizi izanagatik, bizimodu duin bati eusten jarraitzen dute»
Uhintifada 437: Aste honetako atalean Gazako egoera jarri dugu arretaren jomugan, izan ere, iragan abuztuan Israelgo okupazio armadak beste eraso bat burutu zuen kostaldeko eskualdearen kontra, eta 50 lagunetik gora hil zituen. Oraingo honetan Jaldia Abubakra ekintzaile palestinarra izango da Uhintifadako mikrofonootara egunerokotasuneko kronika ekarriko digun solaskidea. Abubakra Palestinako diasporako kidea da. Gazan jaio zen, 48an okupatutako eremuetan kokatutako Beerseba herritik erbesteratutako errefuxiatuen familia baten baitan. Gainera, Masar Badil (Palestinako Ibilbide Iraultzaile Alternatiborako Mugimendua) mugimenduko sortzaile eta bultzatzaileetako bat da.
Aste honetako atalean Gazako egoera jarri dugu arretaren jomugan, izan ere, iragan abuztuan Israelgo okupazio armadak beste eraso bat burutu zuen kostaldeko eskualdearen kontra, eta 50 lagunetik gora hil zituen. Oraingo honetan Jaldia Abubakra ekintzaile palestinarra izango da Uhintifadako mikrofonootara egunerokotasuneko kronika ekarriko digun solaskidea. Abubakra Palestinako diasporako kidea da. Gazan jaio zen, 48an okupatutako eremuetan kokatutako Beerseba herritik erbesteratutako errefuxiatuen familia baten baitan. Gainera, Masar Badil (Palestinako Ibilbide Iraultzaile Alternatiborako Mugimendua) mugimenduko sortzaile eta bultzatzaileetako bat da. Uda honetan, zenbait urteren buruan, bere jaioterria bisitatzeko aukera izan du, eta hango egoeraren berri eman digu. Bere jardunean Egiptorekiko mugan zehar Gazara sartzeko bizi izan zituen gora beherez hitz egin digu, izan ere, sarrera bereziki zaila izaten da daisporako palestinarrentzat edo Palestinaren aldeko ekintzaileentzat. Duela 16 urtetik gora luzatzen den blokeo horrek pertsonen eta oinarrizko lehengaien sarrerari eragiten die; baina baita irterari ere, esaterako, tratamendu medikua jasotzeko atera behar diren askok ezin izaten dute egin. Arreta deitu du, halaber, Gazako jendeak erakusten duen erresistentzia gaitasunaren inguruan, izan ere, blokeoaren ondorioz oinarrizko beharrak asetu ezin badituzte ere, bizitzeko gogoari eusten diote. Hala ere, ohartarazi du bereziki gazteek pairatzen duten egoera jasanezina dela, inongo baliabiderik ez dutelako, eta zenbaitek ihes egitea edo buruaz beste egitea beste irtenbiderik ez dutela. Bestalde, blokeoak Gazako ekonomia zaurgarriaren gainean duen eraginaz ere hitz egin digu. Bertan ekoiztutako produktuak ezin dira kanpora saldu, eta zenbaitetan eraso zuzenak ere burutzen dituzte nekazari eta arrantzaleen kontra. Egoera horri gaineratu behar zaio ur edangarria eta argindar elektrikoa lortzeko ezintasuna, eta gaixotasun kronikoen gorakada, hala nola, Israelek jaurtitako gai toxikoek eragindako minbiziak. Bestetik, Gaza eta Zisjordaniaren arteko banaketa geografiko, administratibo eta politikoa ere izan du hizpide, eta nola elikatzen duen Israelek banaketa hori. Haren esanetan, Fatah okupazio indarrak zaindutako autonomia baten tranpan erori da, eta haren mesedera dihardu, besteak beste, erresistentzia zilegia erasotuz. Zalantzan jarri du, era berean, Palestinako Agintearen zilegitasuna, ez bakarrik prozedura demokratiko baten bermea ez daukalako, baita populazio errefuxiatu eta erbesteratuak erakunde horretan ordezkaritzarik ez duelako ere.
Beste aldetik, Masar Badil mugimenduaren berri ere eman digu. Mugimendu horrek diasporako eta eremu okupatuetako palestinarrak koordinatzen ditu ibilbide iraultzaile alternatibo baten inguruan. Urrian urtebete beteko da ekimena abian jarri zenetik eta Bruselan antolatu duten ekitaldien egitarau oparo batez ospatuko dute.
Uhintifada: Jaldia Abubakra: «Miresgarria da Gazako jendearen erresistentzia gaitasuna. Oinarrizkoena falta bazaie ere, eta aire zabaleko kartzela batean bizi izanagatik, bizimodu duin bati eusten jarraitzen dute»
??:??:??
4 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.